La Faktoria Choreographic Center-ek Helena Lizari eta Gabriel Schmitz hartuko ditu irailaren 18tik aurrera 7. Egoitza lantzeko. Egoitza irailaren 29an amaituko da zentroan bertan publikoarentzat irekita egonen den erakusketa batekin.
La Faktoria Choreographic Centerren egingo duten egonaldian, Lizarik eta Schmitzek BRUTIFUL proiektuan lan eginen dute; berau mugimenduaren, marrazkiaren eta jokaespazioaren arteko harreman eta interakzio posibleei buruzko ikerketarako eta hausnarketarako diziplinaz haraindiko proiektua da, eta argiaren eta soinuaren bidez adierazten da, denbora emozionala harrapatzeko ekintza gisa. Artisten hitzetan: “gorputz baten eta horren proiekzioaren arteko barne-elkarrizketa da, proiekzioa marrazkiaren bidez eraikia. BRUTIFULen xedea arte-formatu berriak bilatzea da, hainbat diziplinatako artisten arteko lankidetzaren eta elkartrukearen bidez”.
La Faktoria Choreographic Centerrek 7. egoitzarekin gune bat, laguntza artistikoa, ekoizpenean aholkularitza, ostatua, 2.000 €-ko laguntza eta tokiko eta nazioarteko sareekin kontaktuak emanen dizkie bi artistei beren jarduera gara dezaten.
Egoitzaren asmoa da lurraldean arte-sareak sortzea sustatzea, sorkuntzarako espazio partekatu bat eskainiz horretarako.