Artista Independienteak
Data berriak:
- 2025eko abuztuaren 4tik 15era
- Deialdi irekia martxoaren 3tik 31ra
Koreografia-proposamenak ikertzeko eta sortzeko egoitza, dantza garaikidearen eta arte bizien inguruan proiektuak garatzen ari diren eta 2 pieza luze baino gehiago estreinatuta dituzten artistei eta kolektiboei bideratuta.
HOME
Giulia Roversi. 2025eko abuztua
HOME zuzeneko antzerkiaren eta espazio digitalaren arteko performance murgiltzaile eta hibridoa da, eta hurbiltasuna zein intimitatea ikertzen ditu live streaming, multikamera eta 360º-ko grabazioen erabileraren bidez. Etxeko egongela batean girotuta, bi pertsonen egunerokotasunari jarraitzen dio, haien arteko elkarrekintzak eta harremanak aztertuz. Gorputz-kamerei eta gailu estrategikoei esker, ikusleak bere ikuspuntua aukera dezake eta geletan nabigatu, esperientzia sentsorial pertsonalizatua sortuz.
DEMÉTER
Ariadna Girones. 2025eko iraila.
Proiektu hau Elnaren amatasunaren, milizianen eta Maiatzeko Plazako Amen istorio indartsuetan oinarritzen da, amatasuna borroka eta galeren aurrean erresilientzia eta indar gune gisa azaleratzeko. Elnaren ospitaleak zainketa- eta sorkuntza-ekintza bat sinbolizatzen du gerra garaian, non emakumeek bizitza muturreko baldintzetan babestu zuten, emankortasun-ziklo bakoitza definitzen duen potentzia gorpuztuaz. Maiatzeko Plazako Amak, etengabeko martxen bidez, justiziaren alde eta beren seme-alaba desagertuak aurkitzeko borrokan ari diren zirkulu batu bat dira. Milizianek gogora ekartzen dituzte emakumeen kemena eta ausardia, guda garaian beren idealak defendatzeko eta mundu askeago zein bidezkoago baten alde borrokatzeko armak hartu baitzituzten.
DEFORMATION AND MOTHERHOOD
Sabrina Gargano. 2024ko abuztua.
Nola konekta gaitezke berriro gure amatasunarekin eta nola bihurtu, amatasunaren bidez, deformazioarekiko beldurra emakumeen ahalduntzerako indar eraldatzaile? Ama da geure buruari ulertu behar diogun lehen ispilua. Zer gertatzen da islatze horretan atal batzuk falta ditugunean?
LA VELOCIDAD DE LA CARNE
Lucía Marote. 2023ko urtarrila.
‘La velocidad de la carne’ dantza-solo bat sortzera bideratutako ikerketa bat da, denboraren eta espazioaren kontzeptuak gorputzetik, haragitik aztertzen dituena.Denboraren izaerari eta elastikotasunari buruzko hausnarketa da, eta orainaren, iraganaren eta geroaren, memoriaren eta presentziaren arteko lotura ezartzen du. Proiektu hau mugimenduaren iragankortasunaren eta irauteko grinaren arteko elkarrizketa ere bada. Espazioa bizitzea da kontuan, irudia (bideoa) erabiliz gorputzaren eta mugimenduaren hedapen gisa. Bere oroimena behatzen duen gorputz batek geroa sortzen du eta bere esentziaz galdekatzen du, itaunketaren espazioa biziz.
TERRARIO
Mercedes Pedroche. 2022ko abuztua.
Bost arrotz, aberrigabeak, sarrerako eta irteerako aterik gabeko espazio ezezagun batean daude. Ez dakite zenbat denbora daramaten bertan, nondik datozen eta nora doazen. Eta, batez ere, ez dute besteak epaitzeko araurik edo jarraibiderik. Beren desorientazioarekin eta nahasmenduarekin bizi behar dute, nahitaez. Haien erreferentzia bakarra espazioaren hondoan altxatzen den horma bat da, eta, horren atzean, haiek abandonatu dituen norbaiten edo zerbaiten existentzia sumatzen dutela uste dute.
STAND BY
Thi Mai Nguyen. 2021eko abuztua.
Bikote bat gorputzez itzultzen da bizitzan zehar, izan zen enbrioitik bihurtu den hautseraino. Matrize bero eta bizigarri horretatik, bere gorput-atalak askatu eta altxatzen saiatzen dira. Zutik jartzeko. Grabitateari, urruntasun fisikoari, ikuspenei eta soinuaren deformazioei egin behar diete aurre, atzera begirako fisiko horren ondorioz. Eskutik, altxatu egin nahi dute. Bestea gabe ez baikara deus.
TRANS-FORM
Fabian Thomé. 2021eko abuztua.
Gorputza, burua eta espazioa aldatu egiten dira piezaren denboran zehar, eta elkarri lotuta daude haien prozesuan. Tresna eraldatzaileak dira eta, aldi berean, eraldatuak. Bizi-esperientzia guri iristeko erabiltzen dugun ibilgailua da, eta horren bidez adierazten dugu haren lorratza. Gorputz bat, gogamen bat eta espazio bat, ezaugarriak eta ahalmenak dituena, gure sormen zerbitzura daude.
CALLE SOMBRA
David Espinosa. 2020ko apirila.
Mugimenduaren eta koreografia-ekintzen bidez, pertsonak zein objektuak erabiliko ditugu itzalak sortzeko. Jolasari jarraipena emanen diogu sorkuntza eszenikoaren elementuekin, eta antzerkiaren, dantzaren, komikiaren eta arte plastikoen alderdiak uztartuko dituen narratiba grafiko berezi bat eraikiko dugu.
Komikiaren eta sekuentzia-artearen hizkuntza aztertuko dugu bereziki, zuzenean agertokira eramateko asmoz, itzalen proiekzioarekin partekatzen dituen paralelismo estetiko ugariak aprobetxatuz: zuriaren gaineko beltza, egungo bizitzaren eta kulturaren isla iluna.
“Calle Sombra” ez da itzalen ikuskizuna izanen, ikuskizun baten itzala baizik.

