La Faktoria Choreographic Centerrek joan den astean hasi zuen bere nazioarteko programa. La Faktoriako ikasle ohiek osatutako ‘La Veleta’ kolektiboak ongietorria egin zien ikasle berriei astelehenean (urriak 2), “El espacio que (no) habitamos” ‘La Veleta’ kolektiboaren “work in progress” lanarekin.
Nazioarteko programak 38 asteko iraupena izanen du, eta 2024ko ekainaren 21era arte iraunen du. Ikastaro hau 31 ikaslek (8 herrialdetakoak) eta 20 irakaslek osatzen dute, Laida Aldaz eta Marta Coronadoren zuzendaritzapean. Aurten, gainera, berritasun gisa, programa bi taldetan banatu da: batetik, ‘Training program’ izenekoa, dantzari profesionalak prestatzera bideratua; eta, bestetik, ‘Creators program’ izenekoa, dantzarien sormen-arloko gaitasunak prestatzera bideratua.
Ikastaro honetako nazioarteko irakasleak honako hauek dira: Beniamin Boar (Body Weather), Martin Nachbar (Composition), Daniel Abreu (Mover), German Jauregui (Ultima Vez Vocabulary and Partnering), Kate Mawby (Yoga), Laura Aris (Play full body and partnering), Leif Firnhaber (A Bastardised Technique), Mark Tompkins (Instant composition and Site Specific), Nica Berndt Caccivio (Looking back and ahead- Improvisation Research), Thomas Hauert (Improvisation Tools), Vera Mantero (Composition and Interpretation- The Thinking Body), Los Informals (Research lab), Milan Herich (Flying Low), Vittoria De Ferrari (Artylogica Workshop Research) eta Helena Lizari (improvisación). Horiez gain, La Faktoriak Nafarroako hainbat irakasle ditu: Akira Yoshida (Floor work), Carmen Larraz (Research), Joseba Yerro Izaguirre (Improvisation, Contemporary Technique) eta Laura Armendariz (Ballet).