+55 egoitza

Bi urteko egoitza honek oraindik aktibo dauden 55 urtetik gorako artisten sormen-prozesuei laguntzea du helburu. Haien esperientzia, presentzia eszenikoa eta sormenak laguntza jasotzen jarraitzea helburu da.

Ideia hau Mark Tompkins artistarekin izandako elkarrizketatik sortu zen, zeinak adinean aurrera egin ahala artista gisa babesten jarraitzea zein zaila den adierazi zuen. Elkarrizketa honetan, artistek hil arte sormen beharra izaten jarraitzen dutelaren kuestioa agertu zen eta, hortaz, sormen horrek laguntza instituzionala izan behar duela. Markek (Young emerging artist) laguntza eskatu ezin duela aipatu zuen, baina (old emerging artist) laguntzak egon beharko liratekeela adierazi zuen. Horregatik La Faktoriak egoitza bat eskaintzen du LUR artista emergente zaharra / +55 -entzako, eta horretarako Mark Tompkins izan zen hautatutako lehen artista.

Mark azaroan egon zen Rafa Jagat-ekin egonaldi hau egiten, bikote bat sortzen ari denarekin “White Men” irudiaren inguruan.

Mark Tompkins-ek dio egoitzari buruz: Mascarade gorputzaren esplorazio bat da, erreferentziatzat hartuta Europako antzinako erritu paganoak, haien tradizioak eta haien jantzi bikainak, naturarekin, etorkizuneko uztarekin, lurraren emankortasunarekin, nolako aurreiritzirik gabe animalitasunarekin erlazionatzeko ahalmena.

Informazio hori guztia gorde eta oinarritzat hartu dugu eszenan arbasoen ohitura hauen bertsio garaikidea emateko.