La Faktoria

La Faktoria dantza garaikidea eta mugimenduaren arteak sorkuntza, ikerketa eta heziketa eskaintzen duen nazioarteko zentro bat da.

Horietan oinarritzen da bere jarduera-ildoa:

  • Klaseak, lantegiak eta laborategiak, dantza garaikideari makina bat teknika eta begirada zabala ematen dioten nazioarteko erreferentziazko koreografoekin eta irakasleekin.
  • Ikerketarako eta sormenerako proposamenak sortzeko gunea eta sostengua.

Ekimenenerako zutabeak dira: lanbide-prestakuntza, egoitza artistikoak eta ikerketarako laborategiak. Denak dira independenteak, baina besteekiko sinergian dihardute.

Heziketa. Tokiko, nazioko eta nazioarteko artista anitzez osaturiko irakasle-taldea izango du. Sormen-prozesuei babes profesionala emanda, arlo profesionalean dantzan eta aukera anitzeko koreografian jardun nahi duten 18 urtez gorako ikasleei bideratuta dago.

Sorkuntza. Hainbat profiletako koreografia-proposamenak sortzeko espazioa eta azpiegiturak eskaintzen ditu.

Ikerketa. Pentsamendua, arte-lengoaia hau bilatzea eta ikertzea sustatu beharra azpimarratzen du, arte-lengoaia horren garapenean eta kalitatean sakontze aldera.

Sormen-gaitasuna akuilatu, arte-pentsamendua garatu eta ikerketarako tresnak eman; horiek guztiak gaur egun artista baten profesionalizaziorako hobekuntza teknikoa bezain garrantzitsuak dira.

Gure iritziz, erkidego bat gizarte-arloan garatuko bada, ezinbestekoa da kultura eta artea garatzea. Horregatik, Nafarroatik kalitateko arte-prestakuntza bat eman nahi dugu, ikuspegi profesional batekin. La Faktoriak dantza ardatz izanen duen sormen garaikidea piztuko duen plataforma izan nahi du.