Mat Voorter

del 27 de mayo al 28 de junio

Dantzarekin eta beste hainbat arterekin lan egiten du. ZOO-Thomas Hauert-ekin aritu izan zen sortzen eta interpretatzen, orain dela 20 urtetik elkarrekin lanean hasi zirenetik egin dituzten lan guztietan. 25 urte baino gehiagoan bere bikote David Zambranorekin lan egin zuen, ikasten, interpretatzen, antolatzen eta sorkuntza askotarako jantziak sortzen. 2018an, Tictac Art Centre sortu zuten elkarrekin Bruselan, dantzarako eta beste hainbat arte-motarako espazio bat, helburua duenak sorkuntza espontaneoa / inprobisazioa partekatzea, lantegien / performanzeen / erakusketen bidez. Oraintsu, beste hainbat lankidetza aipagarri ere egin ditu Anne Lore Baeckeland-ekin (haurrekin/haurrentzat inprobisatzen), NEST-ekin (jantziak eta eszenografia zuzentzen eta sortzen nerabeekin), Les Slovaks eta Cie Thor-ekin (Pepa Canel-ekin lankidetzan sortutako jantziak).

 

Lantegia:

La Faktoriak bere parte-hartzaileekin lan egiteko gonbidatu nau, dantzarako/dantzarekiko materialen eta dantzaren gainean dudan esperientzia eta sormena erabiliz. Lantegi hau esperimentu bat izango da, denok elkarrekin murgildu gaitezen. Aztertuko dugu zer nolako ekarpenak egin diezaiokegun dantzari jantzien eta/edo eszenografiaren bidez. Zerk lagun dezakeen dantza baten sormena aberasteko. Ikasiko dugu nola har ditzakegun jantziak eta materialak opari moduan, oztopo / muga moduan hartu ordez. Jantzi bat soinean daramagun arropa bat baino gehiago izan daiteke. Nola elkar-eragin dezakegun material ezberdinekin eta horien guztien bidez zerbait sortu. Amets, hazkunde eta esperimentazio askoren eraginpean izan gaitezke, eta jolasteko aukera izango dugu laborategi-lan marduletan (agian, josi, puntua egin, ehundu, moztu, eraiki, etab. etab. ere egingo ditugu).