Lali Ayguadé

del 27 de mayo al 28 de junio

1996an, Bartzelonako Antzerkiaren Institutuan sartu zen, eta handik urtebetera PARTS-en. Profesionalki Publik Eye Company-rentzat eta Carmen Mehnert-ekin (DK), Akram Khan Company-rekin eta Hofesh Shechter-ekin egin du lan Londres, eta Marcos MorauLa Veronal, Roberto Olivan eta Baró d’Evel-ekin.

Lalik koreografiak egiten ditu hainbat artistarekin lankidetzan; “Twice read”, “Little me”, “Encuentro” eta beste batzuekin. 2013an, “Incognito” eta “Saba” duetoak sortu zituen, eta 2015, bere lehen obra luzea, Kokoro; 2016an, berriz, “De camino al Otro”. Gaur egunean, birak egiten ditu nazioartean “iU an Mi” bere lanarekin, Mercat de les Flors-en koproduzitua. 2010ean eta 2014an Londreseko Kritikaren Sarietarako izendatu zuten, eta 2016an Bartzelonako Recomana.cat Kritikarako. Aktore protagonista da “Timecode” film laburrean.

 

Lantegia

Klase honen helmuga eraldaketaren ikerketa da, fisikalitatearen bitartez. Klase tekniko bat da (beroketa eta esaldiak), gorputza eta burua prestatzeko. Ondoren, inprobisazioa lantzen da, pauta zehatzetatik abiatuta, eta ikerketa pertsonala eta koreografikoa bideratzen da, fisikalitaterako bide berriak aurkitze aldera. Lantegiaren helburua dantza egitean lurra erabiltzea da, enfasia jarriz mugimenduaren euskarri izango den oinen oinarrian; gure pisua non dagoen, eta askatasuna non dagoen ezagutu, esaldien eta bat-batekotasunaren bitartez. Nola iritsi erritmotik eta ahotsetik abiatuta antzerki-izaera fisikora.