Germán Jauregui

del 27 de mayo al 28 de junio

German Jauregui Bruselan bizi den zuzendaria, koreografoa, dantzaria eta irakaslea da. 1998az geroztik Ultima Vez/Wim Vandekeybus konpainian dihardu; hasiera batean, 10 urtetik gora, dantzari gisa, eta gaur egun hainba ikuskizunen laguntzaile eta entsegu-zuzendari gisa. 2007az geroztik bere berezko lana egiten du. Koreografo gonbidatu lanetan hainbat pieza sortu ditu konpainientzat; Kanadan, Mexikon eta Espainian. Aldi berean, ikastaroak ematen ditu nazioartean.

 

Última vez vocabulary + Partnering

Ikastaroan Ultima vez konpainiaren unibertsoaren inguruko lana eta partnering lana konbinatuko dira. Halaber, ikastaroan mugimenduarekiko eta horren mekanismo fisiko nagusiekiko hurbilpen oso berezia eginen da; mugimendua teknika bat baino, antzerki-ekitaldi gisa landuko da. Oinarrizko printzipioak eta tresnak ikasiko eta praktikatuko ditugu; horiek lagungarriak izanen zaizkigu dantza egiten dugunean zehaztasuna, organikotasuna eta intentzio egokia lortzen, baita mugimendu-kalitate eta egoera fisiko desberdinak esploratzen ere.