Manuel Pelmus
Manuel Pelmuş artista errumaniarra da, koreografo gisa prestakuntza duena. Hainbat arlo lantzen ditu Manuelek: erakustaldiak, antzerkia eta espazio publikoak, besteak beste. 2013an Errumania ordezkatu zuen Veneziako Bienalaren 55. edizioan, Alexandra Pirici-rekin batera. Bere lanak museoetan eta bienaletan erakutsi dira munduaren munduan barrena, besteak beste: Kyiv-eko Bienala; Tate Modern, Londresen; Va Abbemuseum, Eindhovenen (Herbehereak); Para Site Hong Kongen; Off Bienala, Budapesten; Pompidou Zentroa Parisen; Ludwig Museoa, Kolonian; Hebbel um Ufer Museoa, Berlinen; SALT zentroa, Istanbulen; BOZAR zentroa, Bruselan; Gotenburgoko Bienala, eta abar.
2019an, Vienako Collective Exhibition for a Single Body – The Private Score erakusketa (2019) antolatu zuen Pierre Bal-Blancthe artistarekin batera. 2012an, Pelmuş-ek Berlin Art Prize for Performing Arts saria irabazi zuen eta 2014an Outsourcing Achivement Award saria jaso zuen, Bukaresteko Dantza Zentro Nazionalak emana.
Gaur egun, Manuel Pelmuş Osloko Arte Unibertsitatean (KHIO) lan egiten du ikertzaile elkartu gisa; Oslon eta Bukaresten bizi eta lan egiten du.
Ikerketa laborategia
Manuelek programako parte-hartzaileekin partekatuko du bere lanaren mamia: Erakustaldietan agertu ohi da; antzezpena estrategia gisa erabiltzen du, eta giza gorputza, berriz, gorputzak memoriarekin eta historiarekin duen harremana aztertzeko euskarri eta bitarteko gisa.