Jos Baker

Jos Baker koreografoa, dantzaria eta irakaslea da. Zazpi urterekin hasi zen dantzan Oxfordeko haurren dantza-eskolan, eta bere heziketa akademikoarekin jarraitu zuen, lehenik Londresko Laban Zentroan eta ondoren PARTS-en (Performing Arts, Research and Traning Studios), Bruselan. 2008tik 2014ra, Jos Baker-ek Peeping Tom-entzat lan egin zuen dantzari, aktore eta laguntzaile lanetan, nagusiki 32 Rue Vanderbranden (2009) eta a Louer (2011) ekoizpenetan. Ordutik, DV8 Physical Theatre-rentzat lan egin du laburki John-en (2014) ekoizpenean.

Jos-en koreografia lanen artean, Put Out the Flame (2019-2020) eta The Smallest Little Thing (2019) daude, Hong Kongeko Arte Jaialdiaren enkarguz. Bere bakarkako lanaren artean Know it all (2019), Of no fixed abode (2017), Creature Man Don’t Tell Me (2008), We were youth (2016), Afla (2008) eta Feedback (2009) daude. Jos-ek Parisko Modaren Astean ere zuzendari-lanetan eta dantzari jardun zuen Cedric Charlier-en (2014) Petit Bateau’s bilduma aurkezten, eta lan asko egin ditu ikasleekin arlo profesionaleko dantza-prestakuntzan.

Zinemari dagokionez, Jos-ek hainbat bideo musikaletan eta film laburretan parte hartu du, besteak beste, Damien Jalet-en dantzari eta koreografo kolaboratzaile gisa Anima-rako (2019); Paul Thomas Andersson-ek zuzendutako Thom Yorke-ren proiektua.  Honako film laburrak ere zuzendu zituen: The Hole (2021), Shift (2021) eta Put Out the Flame (2021). Beste lan hauek ere egin ditu pantailarako: Forgot to live (2013) Ay Wing-ena eta Let it Roll (2016) Mustard-ena; Gas and Roses, Koen Mortier-ek zuzendua, eta Biegga savkala duoddariid duohken lea soames (2006) Elle Sofe Henriksenik-ek zuzendua. Halaber, St Claire-ren Violet Hour-en (2020) mugimendu-zuzendaritza egin zuen, Tamsien Topolski-k zuzendutako lana. Gainera, hainbat iragarkitan parte hartu zuen, bai aktore gisa, bai mugimendu-zuzendari gisa. Dantzari profesionalentzako eta dantza-ikasleentzako eskolak eta mintegiak ere ematen ditu.

Ikerketa Laborategia

Zer eragin du grabitateak gorputz-jarreran?
Inprobisazioak nola hobetzen du teknika?
Zer eragin du pertsonaiak konposizioan?
Jos Baker-en mintegiek informazioa biltzen dute dantza-teknikatik, emanalditik, konposiziotik, fisikotik, inprobisaziotik, fisiologiatik eta anatomiatik abiatuta; dimentsio fisikoa eta performatibitatearen dimentsioa aztertzen dira eta analisiak praktika nola elikatzen duen erreparatzen zaio. Bien bitartean, denak interpretazio on baten parte direla hobeto ulertzea bilatzen da.