Photo: Gerhard F. Ludwig

Martin Nachbar

maiatzaren 13tik 24ra

Martin Nachbar, koreografoa, irakaslea eta idazlea da dantza garaikide eta antzezpen eremuan. Goethe Institutuak zerrendatutako 50 artistetako bat da (http://www.goethe.de/kue/tut/cho/cho/mr/nac/enindex.htm). Hainbat konpainia eta koreograforekin egin ditu dantzari eta performer bezala: les ballets C de la B, Vera Mantero, Thomas Lehmen, Jochen Roller eta Meg Stuart, besteak beste. 2003az geroztik, 30 pieza handi eta txikiren koreografia egin du, adibidez, Urheben Aufheben, Dore Hoyerren Affectos Humanos obraren berregitearekin. Repeater obraren bidez, familia harremanak mugimenduarekin eta mugimenduaren bidez eszenatokira eraman zituen. Bere 70 urteko aitarekin egindako duoarekin munduari buelta eman dio.

2008az geroztik, Martinek ondorengo eskoletan eskaini izan ditu klaseak: Trinity Laban, P.A.R.T.S., SNDO, SEAD, HZT, FU Berlin eta Hamburgoko unibertsitatean. Horrez gain, Berlineko Senatua, HFK eta Kunststiftung NRW izan ditu babesle, besteak beste.

Lantegia

Nire jardueran, nire ikerketa interesak konbinatzen saiatzen naiz, gorputzari eta egiten dituen mugimenduei arreta berezia ipinita. LA FAKTORIAn, goizetan beroketak egingo ditugu idatzizko eta bat-bateko ariketekin, gure kontzientzia eta gorputza indartzeko. Honela, arratsaldeko lanerako prestatzen dugu gure burua eta baita besteekin batera ere.

Arratsaldeetan, afektua eta emozioak lantzeko asmoa dut, baita mugimenduan nola adierazten diren ere, erraietatik ateratzen den energia eta antzeman daitekeen forma gisa. Afektua eta emozioaren bidez nola sor ditzakegu partiturak, koreografiak eta inprobisazioak, dantza, ahotsa, idazketa, marrazketa edo collagea erabilita? Banaka, bikoteka, hirukoteka eta taldeetan egingo dugu lan, elkarrekiko babesa eta lankidetza nabarmenduta eta dantza egiteko moduak bilatzeko helburuarekin, guretzat eta besteentzat esanguratsuak izan daitezen.