THOMAS HAUERT

Suitzan jaioa, dantzari gisa lan egin zuen Anne Teresa De Keersmaeker, David Zambrano eta Pierre Droulers dantzariekin, eta ZOO bere konpainia sortu zuen Bruselan 1998an. Cows in Space bere lehen lanarekin saria irabazi zuen Rencontres de Seine-Saint-Denis/Bagnolet jaialdian. Ordu ezkero, konpainiak 20 pieza sortu ditu, eta mundu osoan antzeztu dira. ZOOrekin egindako lanez gain, Thomas Hauertek beste konpainia batzuetarako lanak egin ditu ere, hala nola Zürich Ballett, Toronto Dance Theatre, Candoco Dance Company eta Ballet de Lorraine. Koreografia lanez gain, nazioartean aintzatetsitako irakaskuntza-metodo bat garatu du Hauertek; metodoa mugimenduaren ikerketan oinarrituta dago, bere konpainiaren eskutik. Horrez gain, Bruselako PARTS zentroarekin lankidetzan dihardu gaur egun, eta mundu osoan tailerrak irakasten ditu maiz. 2012/2013 ikasturtean, Berlingo Freie Universität-en dantza eta antzezpeneko irakasle gonbidatua izan zen Antzezpen ikasketen institutuan. 2012an, Motion Bank proiektuko parte izatera gonbidatu zuten Hauert. Forsythe Company-k hasia, koreografia praktiken eta pentsamenduaren ikerketa bultzatzeko sortu zen. 2013an, zuzendari artistiko izendatu zuten La Manufacture-ko Dantza garaikideko graduan, Lausanneko Arte eszenikoen unibertsitatean (Suitza). Thomas Hauert artiste en compagnonnage edo artista laguna ere bada Liejako antzokian eta dantzari egoiliarra Bruselako Les Tanneurs antzokian.

Inprobisazioa

Gure gorputzeko artikulazio bakoitzak mugimendu-sorta jakin bat du eta konbinazio zenbatezinak daude. Gorputzak duen jakintza praktikoa kontzientziak prozesa dezakeena baino haratago doa: anatomia eta bere mekanismoak, ekintzak eta erreakzioak, eta kanpo indarrak (grabitatea, indar zentrifugoak eta zentripetuak, beste gorputzak etab.).
Kide batekin edo gehiagorekin egindako inprobisazio-lanen serie batean, informazioa zentzumenen bidez trukatuta (kontaktuarekin edo distantziarekin), fenomeno horri etekina aterako diogu, formak, erritmoak, mugimendu-gaitasun eta ibilbideak sortzeko. Horiek sofistikazio-maila handiagoa izango dute, buru kontzientearekin asmatuko genituenen aldean. Ohiko ibilbidetik aldenduko gara, eta patroiak distortsionatu eta indargabetuko ditugu.

Egunaren lehen zatian, banakako gorputzetik ekintzak biderkatzen eta deskonektatzen praktikatuko dugu, polifonia sentsazioa eskuratzeko. Bigarren zatian, berriz, talde baten mugimenduaren konposizioa inprobisatuko dugu, banakako gorputzez sortutako organismo bakar bat sortzeko asmotan.