Datorren astean, 2.belaunaldiko La Faktoriako ikasleek Thi-Mai Nguyen dantzariarekin ikasi eta gozatzeko aukera izanen dute. Nguyenek ‘Mouvement Situations’ lantegia eskainiko du eskolan.
Artista frantziarrak Win Vandekeybus-en Última Vez konpainian dantzatu du azken 10 urteetan eta koreografoaren laguntzaile izan da hainbat proiektutan.
Lantegia amaitutakoan, Nguyen bere azken proiektu koreografikoan sakontzen jarraituko du La Faktoriako estudioan.