La Faktoria Choreographic Centerrek 2025-2026 ekitaldiko Nazioarteko Programarako probak iragarri ditu, beren burua dantzari profesional gisa trebatu nahi duten 18 urtetik gorako ikasleentzat. Programak 37 asteko iraupena izanen du, eta 2025eko urriaren 6tik 2026ko ekainaren 19ra eginen da.
Proba presentzialak data eta leku hauetan eginen dira:
- Iruñea – La Faktoria – 2025eko martxoaren 16a
Izena emateko azken eguna: martxoaren 14a, 23:00 - Brusela – Konpainiaren estudioak. Azken eguna – 2025eko apirilaren 19a
Izena emateko azken eguna: apirilaren 18a, 23:00 - Florentzia – CENTRO NAZIONALE DI PRODUZIONE VIRGILIO SIENI – 2025eko apirilaren 26a
Izena emateko azken eguna: apirilaren 24a, 23:00 - Madril – Espacio Tiempo estudioak – 2025eko maiatzaren 4a
Izena emateko azken eguna: Maiatzaren 1a, 23:00
Bestalde, bideo-proba bat egiteko aukera dago europarrak ez diren eta Schengen eremukoak ez diren hautagaientzat. Deialdia zabalik egonen da 2025eko maiatzaren 2tik 13ra. Proba presentzialetan izena emateko tarifa 15 euro da, eta izena emateko unean ordaindu behar da.
Informazio gehiago lortzeko eta izena emateko inprimakia eskuratzeko, bisitatu https://www.lafaktoria.org/eu/audizioak/