


La Faktoria
La Faktoria nazioarteko zentroa da, dantza garaikidea eta mugimenduaren arteak sortzen, ikertzen eta prestatzen diharduena. Nazioartean ospea duten koreografoek emandako eskolak, lantegiak eta laborategiak jasotzen ditu bere jardunean, eta aniztasun teknikoa eta sortzailea eskaintzen ditu.
Ekimenenerako zutabeak dira:
- Lanbide-heziketa:arlo profesionalean dantzan eta koreografian interesa duten 18 urtetik gorakoentzat. Irakasleak askotariko artistak dira, bertakoak, Espainiakoak eta nazioartekoak.
- Egoitza artistikoak:Hainbat proposamen koreografiko garatzeko guneak.
- Ikerketarako laborategiak:Arte-lengoaiaren pentsamendua eta kalitatea sakontzera bideratuta.
Sormen-gaitasuna akuilatu, arte-pentsamendua garatu eta ikerketarako tresnak eman; horiek guztiak gaur egun artista baten profesionalizaziorako hobekuntza teknikoa bezain garrantzitsuak dira.
Gure iritziz, kultura- eta arte-garapena funtsezkoa da gizakiak aurrera egiteko, eta, horregatik, La Faktoriaren xedea da Nafarroatik arte-prestakuntza profesionala ematea eta dantzan oinarritutako sorkuntza garaikidea bultzatzeko plataforma izatea.