Nafarroako Parlamentuak urte bat gehiago baietza eman dio La Faktoria Choreographic Center-en proiektuari 2022an Nafarroako Gobernuaren bitartez formalizatuko den aldaketa berri batekin, proiektu honek ekimen berritzaileak sustatu nahi dituelako, tokiko presentzia eta nazioarteko bokazioa dutenak.

Horrela, La Faktoria-ren programa sustatzen da, kulturaren munduan programa berritzailea dena, dantzari nafarrez osatua eta gidatua, dantzaren munduari ekarpen ezberdina suposatzen diona.

La Faktoriak, dantza garaikidearen sorkuntza, ikerketa eta prestakuntzarako nazioarteko zentroak, garapen kultural eta artistikoa komunitate baten giza garapenerako ezinbestekoa dela azpimarratzen du, horregatik Nafarroatik eta Nafarroari kalitatezko eta ikuspegi profesionaleko prestakuntza artistikoa lortzeko aukera eskaini nahi du.