2019a despeditzeko, La Faktoriako 2. belaunaldia Marta Coronadoren gidaritzapean arituko da gabonetara eramango gaituzten bi asteetan. Hauxe izango da Martak talde honekin lan egiteko izango duen lehen aukera.
La Faktoriako zuzendari-kidearen klaseak Técnica Release-arekin hasiko dira eta ondoren, konposizio-lanetan murgilduko da taldearekin arratsaldeko sormen-klaseetan. Urte amaierako emanaldia prestatzeko Martak 2. belaunaldia inspiratuko du eta datorren udaberrian Noainera itzuliko da ‘Enjoying the laws of motion’ tailerra eskaintzera.