7. EGOITZA ARTISTIKOA
2026ko datak:
- Ekainaren 9tik 19ra
Egoitza hau Bizkaian, Gipuzkoan, Araban, Nafarroan eta Iparraldean bizi diren artistentzat da. Egoitzaren helburua da lurraldean arte-sareak sortzea sustatzea, sorkuntzarako espazio partekatu bat eskainiz horretarako.
JOKO OSO SERIO BAT
Olatz de Andrés. 2026ko ekaina.
Ikerketa-proposamen hau 2020tik garatzen ari naizen “Denbora gorputz gisa” proiektuaren barruan kokatzen da. Proiektu honek koreografiaren bidez denboraren pertzepzioa eraldatzeko moduak ikertzen ditu.
Fase honetan, ikerketa karta-joko bat sortzera bideratzen da, non denbora mugimenduaren bidez “jokatzera” jarriko dugun, denbora errealeko konposizio-egoera desberdinak eta esplorazio anitzak sortzeko, konposizio efimeroak sortuz.
Aztertuko ditugun denborazko operazioak hauek dira: ERREPIKAPENA, BIRBOBINATZEA, MOTELTASUNA eta GELDITASUNA, eta lau eremu zabal horietatik abiatuta garatzen diren geruza guztiak.
Proposamena da jokoaren jarraibide eta aginduak Faktoriako dantzariekin praktikan jartzea, pauta bakoitzaren berezitasunean sakonduz, eta haien bidez denbora errealeko konposizio-egoerak sortzeko moduak aztertuz.
ESTE HIMNO LLEVARÁ LA PALABRA EUFORIA
La Intrusa Konpainia. 2025eko abuztua
Ereserki honek “euforia” hitza darama eta eldarnio formak dituen ospakizuna da. Errealaren eta onirikoaren artean hedatzen den unibertso bat da, inertziaren erdian ospakizunaren paradoxa esploratuz. Konpainiaren 30. urteurrenarekin bat egiten du sorkuntzak. Esperientzia bizi baten erresaka emozionalak espektatibei eta kaskarteriaren mamuei buruzko hausnarketa sortzen du. Bere higaduran dirauenaren presentzia deserosoaren aurrean eusten gaituen egia berrikusi nahi da.
ENTRE MI CUERPO Y YO. LLORONA, LLÉVAME AL RÍO
Olaia Valle. 2024ko iraila.
“Entre mi cuerpo y yo. Llorona, llévame al río” dantza garaikideko lan bat da, zuzeneko musika duena. Biko kontzertu bat gorputz batentzat, izan ziren guztiaren oroitzapena eta desira bizi dituen gorputz bat: nirea ez diren beste gorputz batzuk izateko desira, nire arbasoei dantzatzeko gogoa, gaur, hemen eta orain, nire gorputzaren eta nire artean zerk mugitzen nauen ulertzeko. Behin eta berriz errepika litekeen erritu baterako prestatzen gara, panderoari, ahotsari eta gorputzari esker eusten zaion mugimendu zikliko baterako.
EL VALOR DE LO INVISIBLE
Riart Company. 2024ko iraila.
Gure gizartearen geroa proiektatzen duen arte-ikerketa bat, eguneroko bizitzaren eta identitate indibidualen eraldaketa islatzen duten funtsezko kontzeptuak erabiliz. Hiri-ingurune oso garatuan, narratiba honek esperientzia estetikoak eta artistikoak teknologiarekin nola uztartzen diren aztertzen du, eta gorabidean den errealitate desberdin bati forma ematen dio.
BRUTIFUL
Helena Lizari. 2023ko iraila.
BRUTIFUL ikerketa- eta hausnarketa-proiektu transdiziplinarra da, mugimenduaren, marrazkiaren eta jokaespazioaren arteko harreman eta elkar eragin posibleak aztertzen dituena. Argiaren eta soinuaren bidez adierazten da, eta emoziozko denbora atzemateko tresna gisa jokatzen du.
DANZAR LA VOZ
Maria Ibarretxe & Beñat Achiary. 2022ko abendua.
“Danzar la voz o la iridiscencia primitiva de las emociones” esplorazio-proiektu bat da, gorputzak mugimendu/gorputz/ahots hirukoaren bidez soinua sortzeko dituen aukera ugariak ikertzen dituena. Kapitulu hau “El solo espontáneo del entusiasmo” izeneko koreografia-ikerketaren parte da, eta Beñat Achiaryren parte-hartze berezia du. Beñat Achiary Ipar Euskal Herriko kantuaren goi-mailako erreferentea da, musikari, abeslari eta irakasle ezaguna.
STAYING ALIVE. COLABORACIONES PARA UN POSIBLE ENCUENTRO
David Pérez Villanueva. 2022ko martxoa – apirila.
Eta gorputza balitz esperimentu baten agertokia, eta esperimentu hori galdera moduan agertuko balitz? – Deborah Hay, Up until now.
Mugimendu honek bere ezintasunaren beraren aurrean erantzunak eskaini nahi ditu. Mugimendu hori, bere burua ezagutuz, galdezka hasten zaio… eta zalantza hori irudikatu nahian jarraitzen du.
LA CASA VACÍA
Larrua proiektua: Aritz López eta Jordi Vilaseca. 2022ko apirila.
Espazio honetan, duela gutxi hildako emakumezko artista ezagun baten bizitza kontatzen berpizten du haren bikotekide ohiak. Hari buruz hitz egitea haren ondarea bizirik iraunaraztea da, etxe huts bat xehetasunez eta oroitzapenez betez, mundua distantziatik eta perspektibaz ikusteko collage bihurtuz. Azaleratzen eta kea bezala desagertzen diren bizitza-paisaiak
BURIAL OF THE BARK
Akira Yoshida. 2021eko martxoa – apirila.
Pertsonaia bat, agian zentzua galdu duen bidaia baten bide betean, bere gauzen ondoan gelditzen da. Isiltasun une batean, bere esperientzia guztien oihartzun bat ezustean sartzen zaio gogoan: maitasun bat, amesgaiztoak, oroitzapenak, barne-borroka bat, jarraitzeko gogo bat, arnasa hartzeko irrika bat.
Bidaiari hau konturatzen da denbora, bizitza bera bezala, konstanteak direla, baina horren esanahia etengabe aldatzen da. Bere gauzen pisuari eutsiz ibili dabil, haiez gabetzeko beldurrez, nahiz eta bere zama arintzeko beharra ere sentitzen duen.
LA DIMENSIÓN ENERGÉTICA
Elisa Arteta. 2021eko iraila.
Dantzaren inguruneetan, ohikoa da “energia” hitza entzutea. Hitz hori argi eta garbi ulertzen dugu, baina definitzen, aztertzen eta eszenikoaren beste alderdi estetiko batzuekin lotzen zaila da. Ikerketa honek asmoa du energia-dimentsiora eta horrek eraldatzeko duen ahalmenera hurbiltzeko, gorputza entzunez eta gorputzetik bertatik.
Mugimenduaren bidez erregularki entzuteak norberaren gorputzarekiko harremanean aldaketa bat eragiten du, eta gorputzak gure gogamenaren luzapen edo edukiontzi soil bat izateari uzten dio, biak izaki holistiko eta integral gisa esperimentatzeko.
Era berean, entzute leun eta sakon horrek gorputzen arteko lotura sentitzera eta ulertzera garamatza, bereizten gaituzten hesiak lausotuz eta indibidualismo forma oro deseginez.
SONIDOS DEL CUERPO
Ghislaine Verano. 2021eko iraila.
Gelditasuna eta isiltasuna dantzatzea gorputzaren soinuak dantzatzea da. Entzuteak gorputzaren soinuak biderkatzen ditu – nire gorputza entzun eta biderkatu nahi dut. Begien bistako gorputza baztertzen dut. Ez dakit horrekin zer egin.
