Artista Independienteak
Artista independenteentzako egoitzak sorkuntzarako bi laguntza-modalitate eskaintzen ditu, ikerketa-, esperimentazio- eta garapen artistikoko prozesuak laguntzera bideratuak.
Laguntza ekonomikoa duen modalitatea:
4000 €-ko ekarpen ekonomikoa barne hartzen du, baita lanerako espazioak eta ostatua ere egoitzaldiak irauten duen bitartean.
- 2026ko urriaren 26tik azaroaren 6ra
- Deialdi irekia 2026ko ekainaren 1etik 30era
Espazioaren-erabilera modalitatea:
Nafarroatik kanpoko artistentzat lanerako espazioak eta ostatua eskaintzen dituzte, eta Nafarroako egoiliarrentzat lanerako espazioa.
- Bi lan-espazio eta apartamentua:2026ko abuztuaren 31tik irailaren 11ra eta irailaren 14tik 25era
- Bi lan-espazio: 2026ko abuztuaren 31tik irailaren 11ra eta irailaren 14tik 18ra
- Deialdi irekia 2026ko ekainaren 1etik 30era
Deialdi honetara aurkezten diren hautagaiek beren eskaeran adierazi behar dute ea espazio-erabilera modalitaterako ere kontuan hartuak izan nahi duten, laguntza ekonomikoa duen modalitaterako hautatuak ez badira.
*GARRANTZITSUA: Adierazi ea laguntza ekonomikoaren modalitaterako soilik kontuan hartuak izan nahi duten ala espazioen lagapeneko modalitaterako ere.
Artista independenteentzako egoitzak sorkuntzarako bi laguntza-modalitate eskaintzen ditu, ikerketa-, esperimentazio- eta garapen artistikoko prozesuak laguntzera bideratuak.
Laguntza ekonomikoa duen modalitatea:
4000 €-ko ekarpen ekonomikoa barne hartzen du, baita lanerako espazioak eta ostatua ere egoitzaldiak irauten duen bitartean.
- 2026ko urriaren 26tik azaroaren 6ra
- Deialdi irekia 2026ko ekainaren 1etik 30era
Espazioaren-erabilera modalitatea:
Nafarroatik kanpoko artistentzat lanerako espazioak eta ostatua eskaintzen dituzte, eta Nafarroako egoiliarrentzat lanerako espazioa.
- Bi lan-espazio eta apartamentua:2026ko abuztuaren 31tik irailaren 11ra eta irailaren 14tik 25era
- Bi lan-espazio: 2026ko abuztuaren 31tik irailaren 11ra eta irailaren 14tik 18ra
- Deialdi irekia 2026ko ekainaren 1etik 30era
Deialdi honetara aurkezten diren hautagaiek beren eskaeran adierazi behar dute ea espazio-erabilera modalitaterako ere kontuan hartuak izan nahi duten, laguntza ekonomikoa duen modalitaterako hautatuak ez badira.
*GARRANTZITSUA: Adierazi ea laguntza ekonomikoaren modalitaterako soilik kontuan hartuak izan nahi duten ala espazioen lagapeneko modalitaterako ere.
Laguntza ekonomikoa duen modalitatea
HOME
Giulia Roversi. 2025eko abuztua
Home zuzeneko antzerkiaren eta espazio digitalaren arteko performance murgiltzaile eta hibridoa da, eta hurbiltasuna zein intimitatea ikertzen ditu live streaming, multikamera eta 360º-ko grabazioen erabileraren bidez. Etxeko egongela batean girotuta, bi pertsonen egunerokotasunari jarraitzen dio, haien arteko elkarrekintzak eta harremanak aztertuz. Gorputz-kamerei eta gailu estrategikoei esker, ikusleak bere ikuspuntua aukera dezake eta geletan nabigatu, esperientzia sentsorial pertsonalizatua sortuz.
DEFORMATION AND MOTHERHOOD
Sabrina Gargano. 2024ko abuztua.
Nola konekta gaitezke berriro gure amatasunarekin eta nola bihurtu, amatasunaren bidez, deformazioarekiko beldurra emakumeen ahalduntzerako indar eraldatzaile? Ama da geure buruari ulertu behar diogun lehen ispilua. Zer gertatzen da islatze horretan atal batzuk falta ditugunean?
LA VELOCIDAD DE LA CARNE
Lucía Marote. 2023ko urtarrila.
La velocidad de la carne dantza-solo bat sortzera bideratutako ikerketa bat da, denboraren eta espazioaren kontzeptuak gorputzetik, haragitik aztertzen dituena.Denboraren izaerari eta elastikotasunari buruzko hausnarketa da, eta orainaren, iraganaren eta geroaren, memoriaren eta presentziaren arteko lotura ezartzen du. Proiektu hau mugimenduaren iragankortasunaren eta irauteko grinaren arteko elkarrizketa ere bada. Espazioa bizitzea da kontuan, irudia (bideoa) erabiliz gorputzaren eta mugimenduaren hedapen gisa. Bere oroimena behatzen duen gorputz batek geroa sortzen du eta bere esentziaz galdekatzen du, itaunketaren espazioa biziz.
TERRARIO
Mercedes Pedroche. 2022ko abuztua.
Bost arrotz, aberrigabeak, sarrerako eta irteerako aterik gabeko espazio ezezagun batean daude. Ez dakite zenbat denbora daramaten bertan, nondik datozen eta nora doazen. Eta, batez ere, ez dute besteak epaitzeko araurik edo jarraibiderik. Beren desorientazioarekin eta nahasmenduarekin bizi behar dute, nahitaez. Haien erreferentzia bakarra espazioaren hondoan altxatzen den horma bat da, eta, horren atzean, haiek abandonatu dituen norbaiten edo zerbaiten existentzia sumatzen dutela uste dute.
STAND BY
Thi Mai Nguyen. 2021eko abuztua.
Bikote bat gorputzez itzultzen da bizitzan zehar, izan zen enbrioitik bihurtu den hautseraino. Matrize bero eta bizigarri horretatik, bere gorput-atalak askatu eta altxatzen saiatzen dira. Zutik jartzeko. Grabitateari, urruntasun fisikoari, ikuspenei eta soinuaren deformazioei egin behar diete aurre, atzera begirako fisiko horren ondorioz. Eskutik, altxatu egin nahi dute. Bestea gabe ez baikara deus.
TRANS-FORM
Fabian Thomé. 2021eko abuztua.
Gorputza, burua eta espazioa aldatu egiten dira piezaren denboran zehar, eta elkarri lotuta daude haien prozesuan. Tresna eraldatzaileak dira eta, aldi berean, eraldatuak. Bizi-esperientzia guri iristeko erabiltzen dugun ibilgailua da, eta horren bidez adierazten dugu haren lorratza. Gorputz bat, gogamen bat eta espazio bat, ezaugarriak eta ahalmenak dituena, gure sormen zerbitzura daude.
CALLE SOMBRA
David Espinosa. 2020ko apirila.
Mugimenduaren eta koreografia-ekintzen bidez, pertsonak zein objektuak erabiliko ditugu itzalak sortzeko. Jolasari jarraipena emanen diogu sorkuntza eszenikoaren elementuekin, eta antzerkiaren, dantzaren, komikiaren eta arte plastikoen alderdiak uztartuko dituen narratiba grafiko berezi bat eraikiko dugu.
Komikiaren eta sekuentzia-artearen hizkuntza aztertuko dugu bereziki, zuzenean agertokira eramateko asmoz, itzalen proiekzioarekin partekatzen dituen paralelismo estetiko ugariak aprobetxatuz: zuriaren gaineko beltza, egungo bizitzaren eta kulturaren isla iluna.
Calle Sombra ez da itzalen ikuskizuna izanen, ikuskizun baten itzala baizik.
N.A.N
Anna Fontanet. 2019ko azaroa.
N.A.N. “identitate emozionalak” sortzean oinarritutako ikerketa-prozesu bat da. Informazio emozional ez-arrazionaletik abiatuta pertsonaiak garatzea du helburu, logiko hutsa gainditzen duten emozioak esploratuz.
Prozesu hori beste gizabanako, paisaia eta/edo objektu batzuen portaerak esperimentatzean eta asimilatzean oinarritzen da. Dinamika horren bidez, askotariko esperientziak eta pertzepzio emozionalak islatzen dituzten identitateak eraikitzen dira.
NANen interesgunea entzumena aztertzea da, dela unean unekoa, dela nahita egindakoa. Gizabanakoa bere bizi-ibilbidean zehar eraldatzera bideratzen da, emozio gisa interpretatzen diren soinu-bulkada eta -inpaktuetatik abiatuta. Horrela, entzumena aldaketa eta eboluzio pertsonalaren katalizatzaile bihurtzen da.
Espazioaren-erabilera modalitatea
DEMÉTER
Ariadna Girones. 2025eko iraila.
Proiektu hau Elnaren amatasunaren, milizianen eta Maiatzeko Plazako Amen istorio indartsuetan oinarritzen da, amatasuna borroka eta galeren aurrean erresilientzia eta indar gune gisa azaleratzeko. Elnaren ospitaleak zainketa- eta sorkuntza-ekintza bat sinbolizatzen du gerra garaian, non emakumeek bizitza muturreko baldintzetan babestu zuten, emankortasun-ziklo bakoitza definitzen duen potentzia gorpuztuaz. Maiatzeko Plazako Amak, etengabeko martxen bidez, justiziaren alde eta beren seme-alaba desagertuak aurkitzeko borrokan ari diren zirkulu batu bat dira. Milizianek gogora ekartzen dituzte emakumeen kemena eta ausardia, guda garaian beren idealak defendatzeko eta mundu askeago zein bidezkoago baten alde borrokatzeko armak hartu baitzituzten.
SARAGOSSA
Andrés García. 2025eko iraila.
Saragossak Zaragoza fikziozko bati buruz hitz egiten du, benetako hiriaren eta, agian, nostalgiaren barruan bakarrik existitzen den bertsio baten arteko hiri bati buruz. Leku hori gure jatorrizko hirira itzultzen garen denbora-tarte labur horietan existitzen da; handik datorren beste norbaitekin bat egiten dugun uneetan, edo, besterik gabe, gure jatorriari buruz norbaiti hitz egiten diogunean. Irudizko hiri honen oroitzapen partekatua da: oroimenez, soinuez eta testigantzez osatua, baina batez ere gorputzaren bidez eraikia.
CHÍN-CHÍN
Cristina Tomás. 2025eko abuztua.
Chin-Chin bi gorputzeterako proposamen eszenikoa eta soinuzkoa da: abeslari bat eta DJ bat. Cristinaren zuzendaritza artistikoaren pean, La Neni artistaren mixtape berria eta Sararen DJ seta ezagutu ondoren sortu zen. Pieza kontzertu hedatuaren, soinu-instalazioaren eta performancearen arteko bidegurutzean kokatzen da, taldearen energia bideratuz esperientzia intimo, inguratzaile eta politikoki kargatu bat sortzeko. Proposamena Sara (DJ/produktorea) eta Noraren (abeslari/performer) arteko elkarrizketa eszeniko soinudunetik abiatuta eraikitzen da, ardatz dramaturgiko nagusi gisa musika-konposizio originalak erabiliz.
