LEIF FIRNHABER

Paraguain jaioa, Txilen, Alemanian eta Espainian hazi zen; azken horretan, Kanariar Uharteetako kaleetan, break dance egiten hasi zen. 2005-2007 tartean Madrilen egon zen, eta 2008tik aurrera Bruselan finkatu zen.

Performer, dantzari, irakasle, koreografo, zuzendari artistiko eta argazkilari laguntzaile gisa egindako lanaren bidez, bere ikerketa-lan pertsonala uraren zientzia heretikoetan, landareetan, eremu elektromagnetikoetan eta aplikazio terapeutikoetan oinarritu da.

Arte garaikidearen eta dantzaren arloan hainbat konpainia, erakunde eta artistarekin lan egin du eta elkarlanean jardun du: Eastman [Sidi Larbi Cherkaoui] in “Puzzle” & “Babel”, Damien Jalet [“Médusés” Parisko Louvre Museoa], David Zambrano, Michelle Anne de Mey [Charleroi-Danses], Vlaamse Opera House [Antwerp eta Ghent], Jozef Trefeli “UP” konpainia [Suitza], HelKa with “LORE“ kon. [Belgika], La Flux – Juha Marsalo & Caro-line Savi kon. [Paris], Carmelo Fernández “International Film Festival GC” [Espainia], Natalia Medina “Tag” & “Masdanza” [Espainia].

Workshop

Teknika endekatua: ikerketa eta prestakuntza performatiboa.

Teknika endekatuak diziplina arteko ikerketa baten eta azken 22 urteetan jasotako esperientzia praktikoen emaitza dira. Break dance-ren eta akrobazien izaera autodidakta, zirkular eta kementsutik dantza garaikidera pasatzen da, konposizioaren eta inprobisazioaren bidez, arte martzialen ukituekin. Lan honen itxura fisikoa ludikoa, izerditsua, ezin iragarrizkoa eta desprogramatzailea da.

Buru-jarduerak egituraketan lan egiten duen bitartean, intuizioak gidatu egin behar du eta bihotzak sentitu egin behar du. Guk (gu ere dantzariak) oso baldintzatuta gaude alderdi horiek konpartimentatzera: hitz egiten dudanean ez dut entzuten, pentsatzen dudanean ez naiz mugitzen, pentsatzen ez dudala sentitzen dudanean, neure burua sentitzen dudanean ez naiz inguratzen nauen ingurunearekin konektatzen.

Teknika endekatu batek pentsatzeko, sentitzeko eta aldi berean sentitzeko gaitasuna suspertzen du mugimenduaren barnean. Konposizioa inprobisazioaren parte da, taldearen zati indibiduala eta kolektiboak ez du norbanakoa estandarizatzen; aitzitik, testuinguru seguru bat ematen dio bere burua esploratzeko. Horretarako, ekintza (proposizioa) zein harmena (behaketa aktiboa) praktikatu behar dira. Pertzepzio sentsoriala fisikoki jartzen da zalantzan, erritmoak eta patroiak entzuten dira mugimenduan. Espiraleko mugimenduetan, isotopo karratuetan, oposizioan eta elkarketan dauden indarretan murgilduko gara, eta orpoz orpo lan eginen dugu gure sormen- eta irudimen-gaitasunekin, gure zimenduak ongarritzeko.