La Faktoria Choreographic Center-ek koreografia garaikidea sortzeko LUR arte-egoitzen programaren 2025eko ediziorako hautatutako proiektuak aurkeztu ditu. Aurten, Espainiako, Estatu Batuetako, Ukrainako, Italiako, Belgikako eta Frantziako, besteak beste, 130etik gora artisten eta konpainien hautagaitza jaso ditu. Prozesu horren ondorioz, honako proiektu hauek hautatu dira: Giulia Roversi-ren “HOME” (artista independenteentzako deialdiaren barnean) eta La Intrusa konpainiaren “Este himno llevará la palabra euforia” (7. arte-egoitzaren barnean). Gainera, jasotako proposamenen eskari altua eta kalitate handia direla eta, La Faktoriak lau proiekturi laguntza osagarria ematea erabaki du, lanerako eta ostatua hartzeko espazioa emanez.

LUR · Artista independenteei bideratutako egoitza, dantza garaikidearen eta arte bizien inguruan proiektuak garatzen ari diren eta 2 pieza luze baino gehiago estreinatuta dituzten artistei eta kolektiboei bideratuta.

Hautatutako proiektua: “HOME”
Artista: Giulia Roversi (Italia), Giorgia Zanoni, Marco Bissoli eta Alice Zanonirekin batera
Datak: 2025eko abuztuaren 4tik 15era bitartean
Erakusketa irekia: abuztuaren 13a, Iruñeko Pinaquy aretoan (ordu zehatza zehazteko dago).

“HOME” zuzeneko antzerkiaren eta espazio digitalaren arteko performance murgiltzaile eta hibridoa da. Etxeko egongela batean girotua, intimitatea eta hurbiltasuna ikertzen ditu, gorputzera atxikitako kamerak, 360º-ko grabazioak eta live streaming interaktiboa baliatuta. Piezak hiru formatu osagarri proposatzen ditu: presentzia fisikoa, online esperientzia eta errealitate birtualeko bistaratzea, eta ikusleari parte-hartze aktiboa eta narratiba pertsonalizatua eskaintzen dizkie.

La Faktoria CC-k proiektu honi lan-estudio bat, 4.000€ euroko dirulaguntza, ostatua eta arte-aholkularitza prozesuan emanen dizkio eta tokiko kultura-sareekin harremana izatea ahalbidetuko dio.

LUR · 7. arte-egoitza (tokikoa), Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako, Nafarroako eta Iparraldeko artistentzako egoitza da. Egoitzaren helburua da lurraldean arte-sareak sortzea sustatzea, sorkuntzarako espazio partekatu bat eskainiz horretarako.

Hautatutako proiektua: “Este himno llevará la palabra euforia”
Konpainia: La Intrusa (Virginia García eta Damián Muñoz)
Datak: 2025eko abuztuaren 18tik 29ra bitartean
Erakusketa irekia: abuztuaren 28a, Civivox Iturraman.

Konpainiaren 30. urteurrena dela eta, La Intrusak “Este himno llevará la palabra euforia” aurkeztu du, erresaka emozionala, eldarnioa argitasun-egoera gisa eta gizakiaren hauskortasuna berrasmatzeko motor gisa aztertzen dituen sorkuntza. Lanak ikerketa fisiko sakona eta eszena-poetiko sendoa uztartzen ditu, eta bi zerrenda izanen ditu, La Faktoriako aurreko esperientziekin lotura duten interpreteak barne.

Proiektu hau Gasteizko Principal Antzokiaren koprodukzioa da.

Konpainiak honako hauek izanen ditu: sorkuntzarako gune bat La Faktorian, 2.000 euroko dirulaguntza, ostatua, prozesuan laguntza artistikoa eta tokiko kultura-sareekin harremana.

Sorkuntzarako aparteko laguntzak

Deialdiak nazioartean izan duen harrera bikaina dela eta, La Faktoriak bere programa zabaltzea erabaki du, eta lan- eta ostatu-espazioarekin honako proiektu aipagarri hauei lagunduko die:

“DÉMÉTER” · Ariadna Gironès

Datak: 2025eko irailaren 1etik 12ra bitartean
Proiektu hau kontakizun ahaltsuetan oinarritzen da (Elnaren Amatasuna, Milizianak eta Maiatzeko Plazako Amak, kasurako) amatasuna borroka eta galera testuinguruetan indar erresiliente gisa agertzeko. Démeterrek memoria historikoa, emakumeen gorputza erresistentzia gisa eta keinua gerra garaietako bizitzaren sinbolo gisa uztartzen dituen unibertso eszenikoa eraikitzen du.

“SARAGOSSA” · Andrés García Martínez

Datak: 2025eko irailaren 22tik 26ra bitartean
Lurrarekiko eta sustraiekiko loturari buruzko esplorazio fisikoa eta sinbolikoa, Espainiako dantza tradizionaletan eta Zaragoza hiria fikziozko espazio emozional gisa duen memorian inspirazio-iturri hartuta. Proiektuak zubi bat planteatzen du folklorearen eta sorkuntza garaikidearen artean eta antzinako gorputzaren eta gorputz migratzailearen artean, Frantziako eta Espainiako artisten arteko lankidetzan.

Gainera, La Faktoriak lan-espazioa ematen die tokiko bi proiekturi, Nafarroako arte-komunitatearekin duen konpromisoaren barnean:

“CHIN-CHIN” · Cristina Tomás, junto a Sara Losua eta Nora Tlemsani

Datak: abuztuaren 4tik 15era eta abuztuaren 25etik 29ra bitartean
Proposamenak brindisaren erritua eta horren dimentsio eszenikoa ikertzen ditu, barru-barrukoaren, festaren eta sinbolikoaren arteko topagune gisa.

“saturbo-barra-bás” · David Pérez Villanueva

Datak: Irailaren 22tik 26ra bitartean
Gorputza harridura, ironia eta gainezka egiteko bide bihurtzen duen sorkuntza, begirada kritiko eta esperimental batetik.

Sorkuntza, pentsamendua eta lankidetza bultzatzen dituen programa

LUR programak eta horren luzapenek dantza garaikidea garatzeko funtsezko zentro gisa sendotzen dute La Faktoria Europan. Arte-egoitzaren, sorkuntzarako laguntzaren eta sareak sortzearen bidez, zentroak sorkuntza-prozesu jasangarri, ireki eta berritzaileen aldeko apustua egiten du.

La Faktoria Choreographic Center-ek Nafarroako Gobernuaren laguntza jaso du. La Faktoriaren egoitza-programa Iruñeko Udalak eta Kultura Ministerioak babesten dute, INAEMen bidez (Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionala).