JOAO FIADEIRO
NO LONGER, NOT YET
REAL TIME COMPOSITION
Denbora Errealeko Konposizioari buruzko sarrera, João Fiadeirorena
“Denbora Errealeko Konposizioa deszentramendu erradikala praktikatzen duen tresna bat da, giza esperientzia gainditzen duenari erantzute aldera” (Emma Bigé)
“João Fiadeirok ‘tartean’ irakasgaiarekin lan egiten du, eta bere Denbora Errealeko Konposizio- metodoa inprobisazioan askatasuna izan zitekeenaren ebaluazio berri bat sortzeko erronkan oinarritzen da, argitasun molekularra landuz”. (Fernanda Eugenio)
AURKEZPENA
Denbora Errealeko Konposizioa tresna teoriko-praktikoa da, erabaki kolektiboak hartzeko esperientzia aztertzen, problematizatzen eta sistematizatzen duena, dantza garaikidean (esperimentaziorako lurralde pribilegiatu izanik) inprobisazioaren eta konposizioaren arloak erabiliz.
Denbora Errealeko Konposizioaren “aztergaia” espazio-denborazko arrakala da, denok denbora linealarekin dugun esperientzia istripu edo gertakari baten ondorioz eten eta bertan behera geratzen denean sortzen dena. Horrek “errorea” eragiten du “denboraren gezian”, jarraitutasunaren zentzuan hutsunea sortuz. Denbora Errealeko Konposizioak tarteko hori baliatzen du ‘tarte’ eraldatzeko etentzat hauteman litekeen hori. Tarte horren barnean, eragiten digunarekin talka egiten dugun unearen eta horrek izan ditzakeen adierazpenekin erlazionatzen garen unearen artean, denborak nolakotasun bitxia du: aldi berean izan daiteke “dagoeneko ez” eta “oraindik ez”.
Denboraren eta espazioaren ikuspegi horrek arreta gertaeren periferiara eta infinitesimalera lekualdatzeko dugun gaitasuna (bir)lantzea proposatzen du. Mugimendua etenaldiaren barnean topatzea proposatzen du. Denbora denboraren barnean topatzea. ‘Nota’ hartzea. Portugesez, “nota” hitzak (konpondu), “nabaritu, artatu” esanahiez gain, “leheneratu, konpondu” ere esan nahi du. Eta “bi aldiz gelditzea” ere irakur daiteke (“bir-gelditu”). Denbora Errealeko Konposizioak askotariko zentzu horien korapiloa lantzen du (esanahiena, sentsazioena eta norabideena).
BIOGRAFIA
João Fiadeiro (1965) interprete, koreografo, ikertzaile, irakasle eta komisario portugaldarra da. Portugalen laurogeiko hamarkadaren amaieran sortu eta Portugalgo Dantza Berriaren mugimendua sortu zuten artisten belaunaldikoa da. ATELIER REALeko zuzendari artistikoa izan zen. ATELIER REALek zeregin garrantzitsua izan zuen Portugalgo dantza garaikidea eta diziplinarteko ekimenak garatzen. João Fiadeirok bira luzeak egin ditu Europan, Ipar Amerikan eta Hego Amerikan barrena, bakarkako eta taldeko lanekin. Arteari buruzko prestakuntzarekin eta ikerketarekin lotura duten hainbat erakundetan irakasle bisitari gisa gonbidatzen dute aldizka: besteak beste, Montpellierreko (Frantzia) EXERCE Masterra; Berlingo MA SoDA Programa; Amsterdamgo Koreografia Masterra; Amsterdamgo DasArts Antzerki Masterra; Villa Arson Unibertsitatea (Niza); Helsinkiko Arte Unibertsitateko Antzerki Akademiako Koreografia Masterra; Hanburgoko Unibertsitateko Performance Ikasketen Departamentua; Parisko Dantza Zentro Nazionala; etao Performance PRES, Kassel, MA Diseinu Grafikoko Ikerketa Estudioak, Lyongo Arte Ederretako Eskolan; MA Inprobisazioa Basileako Musikakademiean, edo Antzerki Ikasketa Aplikatuak Giessen-en (ATW), Alemanian. 30 urte baino gehiagoko jarduera jasotzen duen artxiboa Portoko Serralves Arte Garaikideko Museoan dago. Lisboan bizi den eta Forum Dança-ko artista eta ikertzailea da. Gaur egun, Arte Garaikideko doktoregoan ari da lanean Colégio das Artes-en (Coimbrako Unibertsitatea).