Noche Barroca

“Noche Barroca” dantza-proiektu bat da, Marta Coronadok antolatua eta zuzendua. Rosas eta Última Vez konpainietako hainbat dantzari gonbidatu ditu eszenatokia, belaunaldien arteko ikuskizun batera, non inprobisazioa lotura-puntua den. Musika barrokoa da hari gidaria eta dantzarien arteko adiskidetasun eta sormen-harremana da topaketaren arrazoi nagusia.

Formatua dantzarien inprobisazio-unibertsoak esploratzeko gonbidapen gisa antolatzen da. Interprete bakoitzak bere mugimendu-ikuspegia hurbilduko du puntu komun batera iristeko eta bakoitzaren estiloa irudikatuko duen elkarrizketa bat sortzeko.

Antzezpena amaitzeko, artistek mahai-inguru ireki bat egingo dute sormen-prozesuari eta dantzako inprobisazio-metodoei buruzkoa.

Zuzendaria: Marta Coronado
Antzezleak: Marta Coronado, Laura Aris y Clarissa Costagliola
Argiak: Fermín Blanco