Kirolak
Lan honek herri-kiroletan du inspirazio-iturri, eta horiek landa-eremuko ogibideetan oinarritzen dira. Dantzaren bitartez eraldatuz, kulturari interpretazio garaikideago eta poetikoago bat emanez. Kirolen fisikalitatean eta indarran oinarrituta, hiru dantzarik eta bi txalapartarik imajinario abstrakto bat sortzen dute. Nola aurkitu poesía indarran, erresistentzian eta iraunkortasunan?
Laida Aldazek y Helena Lizarik 2016an gai honen inguruan kale-obra motz bat sortu zuten. Kaleko bertsio hori hainbat lekutan erakutsi zen: Dantza Hirian, DNA 16 jaialdian, Fitur azokan, DDM jaialdian, Fira Mediterranean Etxepare Institutuarekin lankidetzarekin, Bruselan Nafarroako Ordezkaritzaren lankidetzarekin, DNA 18n eta Nafarroako Kultur programaren barne. Ikuskizun horretatik aitzina, antzokirako bertsio luzea (50 min.) sortu dute artistek. Horretarako, Gipuzkoako dantzaren etxea den Dantzagunearen Sortutakoak11 arte-egoitza jaso zuten, DanZalava ekimenak koreografiaren arloko laguntza bat eman zien, eta Fundación Caja Navarra eta La Caixaren Innova cultural 2018 laguntza jaso zuten. Ikuskizun berri hau Atarrabiako Kultur Etxean 2019ko ekainaren 14an lehen aldiz aurkeztuko da.
KIROLAK, 2021ko Nafarroako Antzerki Sarearen Zirkuituaren barne dago.
Zuzendaritza: Helena Lizari eta Laida Aldaz
Sorkuntza eta interpretazioa: Koldo Arostegui, Laida Aldaz eta Helena Lizari
Zuzeneko musika: Txalaparta Zaldizka eta Hutsun Txalaparta
Argiztapena eta soinua: David Bernués
Ekoizpena eta komunikazioa: Rosa García
Ekoizlea: El Trastero Creativo Asociación
Kudeaketa: La Faktoria Choreographic Center
Argazkiak: Blanca Razquin