Elektrical Body

“Elektrical Body”Dinamo Danza konpainiaren ekoizpen berria da, une honetan sortze-prozesuan La Faktoria Choreographic Center-en.2018an hasi zen garatzen Atalek-en, Dantzaz konpainiarekin.2019an, DNA 2019 jaialdiak aukeratutako prozesuetako bat izan da, ikerketa-egonaldi bat egiteko, Arte Garaikideko Uharte Zentroan eginen dena.2020ari begira, Innova Cultural-en laguntza jaso du antzerki-lan bat ekoizteko. Aurreikuspenen arabera, 2020ko udaberrian estreinatuko da. Halaber, proiektu pedagogiko bat landuko du institutuetan gauzatzeko.

Elektrical Body koreografia-sorkuntzako prozesu bat da, mugimenduaren bitartez, bizi garen unibertsoan elkarrekin erlazionaturik mantentzen gaituzten indar elektromagnetikoen edertasuna ikertzen duena. Nikola Tesla zientzialariaren hausnarketetan eta fisika subatomikoaren teoriatan du inspirazio-iturri.

Ideia eta zuzendaritza: Carmen Larraz
Musika sortzailea eta interpretatzailea: Hilario Rodeiro
Zuzendaritza- eta dokumentazio-laguntzailea: Bertha Bermudez
Koreografiaren sortzailea eta interpretatzailea: Carmen Larraz, Álvaro Copado, Maya Biley, Polina Tiabut, Rafael Arenas.
Sorkuntza eszenikoa: Patxi Araujo
Argiztapenaren sortzailea: David Bernues
Jantzitegia: Pablo Jaunko

Dinamo Danza 2013an Carmen Larrazek sortutako konpainia da. Proiektuak arte-diziplina anitzetako profesionalak bilatzen ditu, eta elkarrekin sortzea eta trukatzea, mugimenduan dagoen gorputzaren bidez olerkia sortzeko. Bere lanak nazioko eta nazioarteko hainbat jaialditan erakutsi ditu:: Prisma Panama, Unibertsitate Javerianoko Dantza Garaikidearen Jaialdia (Bogota), Mediterranean Dance Centre (Kroazia), Dance Week Festibala (Jerusalem), Festival DanZ (Civivox Iturrama, Iruñea), De Gira (Nafarroa) eta Vila Real en Dansa (Castelló).