Lur egoitzak: Tokiko artistak

2022ko urriaren 10etik 21era (Deialdi irekia 2022ko abuztuaren 10etik 31ra)

Koreografia-proposamenak ikertzeko eta sortzeko egoitza, dantza garaikidearen eta arte bizien arloetan proiektuak garatzen dituzten tokiko artista eta taldeentzat (nafartarrak edo nafarroan bizi direnak).

Informazio gehiagorako, idatzi honako helbidera: residencies@lafaktoria.org

 

ZENTROAK ESKAINTZEN DUENA

  • La Faktoriako 2 Estudioa, jarduera garatzeko.
  • 2.000 €-ko laguntza (zergak barne).
  • Eremu komunak: atseden-gela eta jangela (mikrouhin-labea, hozkailua).
  • Arte-akonpainamendua.
  • Aholkularitza ekoizpenean.
  • Harremana tokiko eta nazioarteko sareekin (antzokiak, kultura-etxeak, arte-zentroak, eta abar).

 

ARTISTAREN BETEBEHARRAK

  • Egonaldiaren amaieran proposamena publikoaren aurrean aurkeztea.
  • Prozesua irekitzeko, materialak partekatzeko eta beste profesional batzuekin elkarrizketak izateko uneak sortzeko aukera ematea.
  • Bideo bat grabatzea, zentroan izan duen esperientziaren berri emanez.
  • Faktoriaren egoitzen programaren eta zentroaren zabalpenerako, sormen-prozesuaren argazkiak eskeiniko ditu.
  • Proiektua aberasteko, zentroak eta bere laguntzaileak antolatutako beste testuinguru eta proiektu batzuetan parte hartzea
  • La Faktoriaren logotipoa koproduktore gisa gehituko da egonaldian sortutako proiektuaren komunikazio guztietan.

 

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • PDF bakarra, gehienez 3 orrialdekoa (erderaz ala ingeleraz), hurrengo edukiarekin: proiektuaren deskribapena, sinopsia, helburuak, artistaren, taldearen edo konpainiaren eta horien laguntzaileen biografia eta gehienez ere, lehendik egindako lanetarako 3 bideo esteka gehienez.
  • Epe osorako geratzen diren proposamenak positiboki baloratuko dira. Proposamenak iraupen laburragoa badu, diru-laguntza proportzionalki jaitsiko da.

Hautaketa-irizpideak honako hauek dira: proposamenaren originaltasuna, artistaren/taldearen eta horien lantaldearen ibilbidea, proiektuaren bideragarritasuna eta La Faktoriara egokitzea.

Egoitza programa honek Caja Navarra eta La Caixa-ren Innova Cultural 2019, 2020, 2021 eta 2022 laguntza jaso du.