Lur egoitzak: Gorabidean diren artistak

(2019ko urriaren 28tik azaroaren 22ra). Deialdia zabalik egonen da 2019-8-8tik 2019-9-8ra bitartean.

Koreografia-proposamenak ikertzeko eta sortzeko egoitza, artistentzat eta taldeentzat, 1 edo 2 lan luze estreinatuak dituztenak. Artista edo talde horiek dantza garaikidearen eta arte bizien arloetan proiektuak garatu behar dituzte.

Informazio gehiagorako, idatzi honako helbidera: residencies@lafaktoria.org

 

ZENTROAK ESKAINTZEN DUENA

  • La Faktoriako 2 Estudioa, jarduera garatzeko
  • 4.000 €-ko laguntza (zergak barne)
  • Eremu komunak: atseden-gela eta jangela (mikrouhin-labea, hozkailua)
  • Ostatua: apartamentua La Faktoriatik 5 minututara, 2 logeladuna
  • Garaje-plaza bat
  • Arte-akonpainamendua
  • Aholkularitza ekoizpenean
  • Harremana tokiko eta nazioarteko sareekin (antzokiak, kultura-etxeak, arte-zentroak, eta abar)

 

ARTISTAREN BETEBEHARRAK

  • Egonaldiaren amaieran proposamena publikoaren aurrean aurkeztea.
  • Aste batez bina orduko klasea emanen die nazioarteko prestakuntzako ikasleei; betiere, La Faktoriak klase horiek programan pedagogikoki txertatzen direla irizten badio.
  • Prozesua irekitzeko, materialak partekatzeko eta beste profesional batzuekin elkarrizketak izateko uneak sortzeko aukera eman behar du.
  • Bideo bat grabatzea, zentroan izan duen esperientziaren berri emateko.
  • Faktoriari sormen-prozesuko argazkiak emanen dizkio, egoitzen programaren eta zentroaren zabalpena egiteko.
  • Proiektua aberastu dezaketela iritzita, zentroak eta horren laguntzaileek antolatutako beste testuinguru eta proiektuetan parte hartzea.
  • Aukeratuak bere irudi baimena emanen du La Faktorian izan duen prozesuaren eta egonaldiaren parte bat grabatua izateko, Arena Comunicación Audiovisual-en dokumentalerako.

 

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • PDF bakarra, gehienez 5 orrialdekoa, hurrengo edukiarekin: proiektuaren deskribapena, sinopsia, ardatzak eta lan-ildoak, aurreikusitako lan-egutegia, garatu beharreko asmoak eta helburuak, orain arte sortze prozesuko materiala duen bideoa (saiakerak, irekiera prozesuko eta abar) eta material grafiko osagarriak.Artistaren, taldearen edo konpainiaren eta horien laguntzaileen CVa edo biografia. Gehienez ere, lehendik egindako 3 lanetarako estekak.

Hautaketa-irizpideak dira: proposamenaren originaltasuna, artistaren/taldearen eta horien lantaldearen ibilbidea, proiektuaren bideragarritasuna eta La Faktoriarekin bat datozela.