


IKASTARO TRINKOAK
Heldu den ikasturtean (2021/22) La Faktoria Choreographic Center-ek prestakuntza-programa zabalduko du berriro ere: LA FAKTORIA TRINKOAK. Programa honek nazioartean ibilbide artistiko aitortua duten irakasleak ditu.
Asteburuko lantegi trinkoen programa berria hau, dantzako ikasle eta profesionalentzat bideratuta dago. Jarduera hontan parte hartzen duten irakasleak, nazioarteko programa profesionaleko talde pedagogikokoak dira.
Horrela, La Faktoria Choreographic Center-ek prestakuntza-zentro gisa duen jarduera zabaldu nahi dio inguruari.
LA FAKTORIA TRINKOAK hiruna hilabeteko bi bloketan banatzen da eta matrikula bi modutan egin daiteke:
- Banakako lantegika
- Hiruhileko blokeka
URTEKO PROGRAMA
1º HIRUHILEKOA
Urriak 30 eta 31
ISAEL MATA
Flying into gravity skills
Azaroak 6 eta 7
LAIDA ALDAZ
Site Specific, hiria sorkuntzan
Azaroak 20 eta 21
MARTA CORONADO
Tools for a thinking body
Abenduak 11 eta 12
CARMEN LARRAZ
Cuerpo eléctrico
2º HIRUHILEKOA
Urtarrilak 8 eta 9
GERMÁN JÁUREGUI
Técnica contemporánea
Otsailak 12 eta 13
LAURA ARÍS
Play Full Body
Martxoak 5 eta 6
ALBERT QUESADA
Moverse para escuchar
Apirilak 23 eta 24
JUDITH SÁNCHEZ
Your Own God
PREZIOA
Banakako lantegia: 100 €
Hiruhilekoa: 370 €
ORDUTEGIA
Larunbata: 10.00 – 13.00 eta 14.00 – 17.00.
Igandea: 10:00 – 13:00 h.
MAILA
Lantegiek maila ertaina/aurreratua izanen dute; beraz, aldez aurretik mugimendu-teknikak ezagutu behar dira.
EDUKIERA
Lantegiek plaza mugatuak izango dituzte, aldi bakoitzeko Covid-aren osasun-murrizketei erreparatuta uneoro.
HIZKUNTZA
Ikasleen arabera, lantegiak ingelesez edo gaztelaniaz izanen dira.
LEKUA
La Faktoria Choreographic Center
IZEN-EMATEA
PFormulario honen bidez eman dezakezu izena. Jaso ondoren, zurekin harremanetan jarriko gara zure plaza berresteko eta ordainketa egin ahal izateko.La Faktoria Trinkoak asteburuko 8 lantegi ditu, 2021/22 ikasturtean banatuak. Gogoratu hiruhileko oso batean eman dezakezula izena, edo banakako tailerretan. Izena emateko epea zabalik dago eta tokia bete arte heldu den ordenaren araberakoa izanen da.
*Banakako lantegien aukera hartuz gero, lantegi bakoitzean izena emateko azken eguna tailerraren asteburuaren aurreko asteazkena izanen da.