Argazkia: Blanca Razquin
HIRI DANTZA
- Astelehena: 18:00 – 19:00h.
- Osteguna: 19:00 – 20:00h.
Klase hauetan ikasleek estiloko oinarrizko urratsak, teknika eta ikasitakoa erakutsiko duen koreografia bat ikasiko da. Helburuak dira: talde-laneko balioak, esfortzua eta irmotasuna bultzatzea; jarduketak ikasleen arteko errespetuan garatzen laguntzea; eta hiri-dantza sustatzea. Klaseak ikasleen mailetara egokituko dira.
Amaia Onis Breathless-ekin lankidetzan
18 urteetatik dihardu hiri-dantza egiten. Nazioarteko hainbat dantzarirekin trebatu da: Fabreezy, Henry Link, Buddha Stretch, Loose Joint (hip hop), Kapela, Mamson, Malkom (house), Creesto, Franquey, Kite (popping), Junior Almeida, Loic (locking). Nazio-mailan, besteak beste, Indigo, Nuri Beltran eta Izaskun Ortegarekin.