Argazkia: Blanca Razquin
DANTZA GARAIKIDEAREN TEKNIKA
- Astelehena eta asteazkena: 18:00 – 19:30h. (Hastapena)
- Astearte eta osteguna: 18:15 – 19:45h. (Maila aurreratua)
La Faktoriak dantza garaikideko teknikei buruzko begirada berezi bat eman nahi du. Hori dela-eta, hainbat maila eta adin biltzen dituen programa bat sortu dugu errotazioan. Irakasle-taldeak txandatze-sistemaren bidezirakasten du.
Klaseak hasteko, gorputzaren giltzadurak berotuko dira lehenik, eta ondoren koreografia-sekuentzia bat landuko da, eta horretan lurreko lana, pisua eta dinamikak landuko ditugu. Helburua gorputzaren mugikortasunaz eta adierazpen-gaitasunaz gozatzeko aukera emanen diguten hiztegia eta trebakuntza fisikoa garatzea da.
Carmen Larraz
Dantza garaikidearen arloan jasotzen du prestakuntza Bruselan. Europako hainbat konpainiatan lan egin du. 2013an Dinamo Danza konpainia sortu zuen, eta geroztik konpainia horren bidez nazioartekotzen ditu berak sortutako lanak. La Faktoriako zuzendarikidea da.
Laura Morales
Arte Irakaskuntza Profesionaletan (Sevilla) tituluduna da, eta Hermanas Gestring taldearen sortzailea Greta Garciarekin batera. 2016an dantzari bikainaren saria irabazi zuen; horrek, aukera eman zion American Dance Festivalera joateko, nazioarteko koreografo eginkizunetan. Tituluduna Arte Irakaskuntza Profesionaletan (2013), Sevillako Kontserbatorio Profesionalean. Bere prestakuntza David Zambranorekin eta Horacio Macuacuarekin zabaldu zuen; azken horrekin lan egiten du flying low-n eta inprobisazioan.
Wessel Boots: ingeles-klaseak
Rotterdameko Codarts Arte Eszenikoen Kontserbatorioan graduatu zen; bertan lortu zuen Dantza Irakaskuntzako lizentziatura. Dantza erakusten jardun du Ugandan (ekialdeko Afrika). Dantza klasikoko karrera Vienan (Austria) sakondu zuen.