Argazkia: Blanca Razquin
DANTZA GARAIKIDEA HAURRENTZAT
17:30 – 18:30h.
- Gaztelaniaz > 5 – 8 urte, asteazkena / 11 – 13 urte, ostirala
- Ingelesez > 8 – 10 urte, astearte eta osteguna
Haurrei bideratutako arte-irakaskuntzetan espezializatuta eta titulatuta dauden irakasle-talde bat dugu, dantzarekiko hurbilpena pedagogikoki bideratzeko. Klase horietako batzuk ingelesez emanen dira; hartara, mugimenduaren eta sormenaren bitartez ingelesa ere ikasi ahal izanen dute, eta hiztegia areagotu, bereziki gorputzarekin lotura duena hiztegia.
Bere klaseen ardatza, nagusiki, “adierazteko gaitasuna eta aukera” da.
Irudimenaren bitartez eguneroko bizitza eraldatzen dugu, animalietatik mugimenduaren inspiraziora eta taldearen elkarreraginera. Dena haurren baldintzarik gabeko poztasunetik. Egitura gidatuen bitartez, eta norabide argien bitartez, formak sortuko ditugu, eta talde-izaera sendotuko dugu, dantza esperimentatze aldera, betiere dantzatzeak sortzen duen gozamenetik.
Wessel Boots: ingeles-klaseak
Rotterdameko Codarts Arte Eszenikoen Kontserbatorioan graduatu zen; bertan lortu zuen Dantza Irakaskuntzako lizentziatura. Dantza erakusten jardun du Ugandan (ekialdeko Afrika). Dantza klasikoko karrera Vienan (Austria) sakondu zuen.
Azken 6 urteotan haurrei dantza erakutsi die irakaskuntza zentro desberdinetan.
Claudia Gómez
Lau urtez jaso zuen Bartzelonako Area Eskolan dantza klasikoko eta garaikideko prestakuntza, baita Bartzelonako beste dantza- eta zirku-espazio batzuetan ere (La Caldera, Nunart, Rogelio Rivel zirku-eskola). Haur-hezkuntzako graduatua ikasi du Bartzelonako Unibertsitatean, haurren gaitasun motorren aipua. Dantza-klaseak eman dizkie haurrei eta gazteei Bartzelonako, Gironako eta Banyoleseko dantza- eta musika-eskoletan.