HARI

HARI Laida Aldaz Arrietak sortutako proiektua da, artilea protagonista duen unibertso bat. Crochet objektuak benetako objektuekin batera existitzen dira. Dantzatzean agerian geratzen diren instalazioak. Marta Coronado, Clarissa Costagliola eta Lucía Burguete dantzariek obra batzuei bizitza ematen diete. HARI Laidak eta Adriana Sotelo argazkilariak iraganean sortutako proiektuetan oinarritu da, non artilea den funtsezko elementua. Proiektu hau Antartika Kultur Containerren Bor Bor sormenerako laguntzarekin sortu zen, eta 2022ko martxoaren 25ean aurkeztu zen zentroan bertan.