German Jauregui Faktoria Choreographic Center-era iritsi da aurtengo promozioko ikasleei klaseak ematera. Jauregi, Win Vandekeybus-en Última Vez-en lanean aritu da eta “Rassementonent“-ekin biran geldialdi bat egin ondoren Noainera iritsi da. Bigarren sorkuntza hau Antía Díazekin elkarlanean gauzatu da, beraien arteko lankidetza 2016. urtean hasi zelarik.

Gaur egun, ikasleekin fisikotasunaren behaketa zorrotza sustatzen ari da eskolan, aldaketa txikietan sakontzeko gune bat gaituz. Datorren ostiralean, ikerketa prozesu hau partekatuko dute La Faktoria Choreographic Centerrek eskainiko duen erakusketan.