Vittoria de Ferrari

Urte askoan dantzan eta birak egiten aritu ondoren, besteak beste Jan Fabre, Sidi Larbi Cherkbaoui, Damien Jalet, Akram Khan eta Romeo Castellucci koreografoekin, bere ikerketa propioa garatzen hasi zen; horren barnean, entrenatu zituen hainbat dantza teknika eta arte martzialen arrastoak daude.

2013an hasi zuen bere errealizadore ibilbidea, Shangaiko Swatch Art Peace hotelean bizi zen artista zenean. Han egon zen bitartean, dantza-bideo bat egin zuen (Closer); Veneziako Bienalean proiektatu zen 2015ean. 2017an, Beautiful Things filmaren estreinaldian koreografiatu eta dantzatu zuen Veneziako Zinemaldian, eta sari asko jaso zituen. Mikado izeneko ikuskizuna ere zuzentzen du; 15 dantzari ditu 2022ko Europako Kultur Hiribururako (Kaunas). Mundu-mailan mintegi bat ematen du Artylogica izenburupean.

Artylogica

Artista gisa ikuskizunetan parte hartuz eman ditudan urte hauen guztien ondoren, nire ikerketaren eta lanaren helburua da denok erantzun nahi diogun galdera aurkitzea. Ez dut nire erantzuna emango; izan ere, artista orok bere bidea egiten duen bitartean bilatzen duen galdera delako.

«Galdera egokia» zein den ulertzeko, hainbat ariketa proposatzen ditut. Horietan hainbat gorputz-gaitasun tekniko inplikatzen dira, dantza sutsuaren mugimendutik hasi eta antzerki fisikoaren inprobisazio gidaturaino. Gure mugimenduen hiztegia aberasteko bide berri baten bila jardungo dugu.

Nire interesa da gure ohiturak edo mugak ezagutzea, eta horiek eteten saiatzea edo, besterik gabe, aldatzea eta unean uneko aukera berrietara irekitzea, sormen-prozesu berriak garatzeko. Bikote-lanak edo talde txiki batean egindakoak dantzari bakoitzari «ezezaguna» dena errazago esploratzea ahalbidetuko dio, arte martzialek nire ikerketan duten eragin sendoaz gain.

Mintegian, gure mugimenduen gorputz-alderdi teknikoak aztertuko dira, eta dinamikara eta espaziora hurbilduko ditugu, baita horien jatorri naturala ulertzen lagun diezagukeen espazio arkitektonikoaren ezagutzara ere.

Nire ikerketaren zati bat dimentsio fisikoa aplikatzeari buruzkoa da, dimentsio fisikoaren alderdirik antzerkikoenak aztertzeko eta mugimendua berariazko «egoera» baten bidez probatzeko, eta ez beste zeregin tekniko bat balitz bezala.