NICOLE BERNDT – CACCIVIO

Suitzan jaio zen, 1963an. Dantza klasikoa eta modernoa ikasi zuen Suitzan eta New Yorkeko Cunningham estudioetan. 1983 eta 1989 bitartean Zuricheko Ch-Tanztheater eta Berlingo Tanzfabrik konpainiekin izandako lankidetzek izan dute eragina beregan gehien bat dantzari, irakasle eta koreografo gisa. Horiei esker garatu zituen bere contact inprobisazioko gaitasunak eta ikerketa. Suitzako Ljada bere konpainia propioan zuzendaria eta dantzaria zen (1989-1994), eta bi sari irabazi zituen (dueto onenari eta koreografia onenari) Suzanne Dellal zentroan 1992an, Tel Aviven. Gaur egun irakaslea da hainbat erakundetan: ImpulsTanz Festival, Vienako unibertsitate-kontserbatorioa (MUK), Frankfurteko ZuKT eta are gehiago. Zuzendari artistiko gisa, hiru proiektu bideratu ditu adinekoentzat, adinekoekin: 55 urtetik gorako Suitza, Austria eta Alemaniako dantzariak eta ez profesionalak. Terapeuta kraneosakrala eta osteopata ere bada 2006tik. Horrez gain, Suitzako Kientalerhof zentroan ikasi zuen, gorputzarekiko ikuspuntu dinamikoa jorratzeko. Ikasketa eta praktika horiek bere lanean sekulako eragina izan dute.

Begirada aurrera eta atzera

Anatomia esperientzialeko prozesuari egunero ekiten zaio gorputzaren beroketa eginda. Horri esker, gorputza dinamizatu egiten da eta hainbat gorputz-ataletan jartzen da arreta; esaterako, aldakaren eta pelbisaren artikulazioak eta aurpegiko maxilarea eta masailezurra. Ikuspuntu sentibera honen bidez, gorputzaren konexioak ulertzea errazten da, eta gorputzeko subjektu propioak ikertzea dakar, antzezle gisa.

Gaitasun anatomikoak enbriologian ardazten dira, gure nortasuna moldatzen duen informazioa ulertzeko, baita mundua nola ikusten dugun, beste gorputzekiko nola jarduten garen, eta nola mugitzen, dantzatzen eta antzezten dugun. Hainbat hezur, lotailu, gihar, faszia, arnas-aparatu, organo, odolaren zirkulazio-sistema eta likido zefalorrakideoaren produkzioa (dantzarien gorputzean, orno muinean, dagoen sendatzen duen likidoa) ikusiko ditugu. Gorputz laneko elkartruke gidatuaren ostean, ikasleek gaitasun koreografikoak ikertuko dituzte; barnean duten espazioetan aurkitutako esperientzia berriek inspiratuta. Kalitatezko materiala espazioan zehar garraiatzen da, ekintza fisikoen eta mugimenduen bidez.