Mark Tompkins

del 27 de mayo al 28 de junio

Dantzari, koreografo, abeslari eta irakasle estatubatuarra. I.D.A. konpainia sortu zuen 1983an. Dantza, musika, ahotsa, testua eta bideoa nahasten dituen identifikatu gabeko performanze-objektuak izenarekin ezagutzen den sorkuntzarako modu paregabea bere adierazgarri bihurtu da. Ospetsua izan da bere irakaskuntzagatik, eta Denbora errealeko konposizioen gainean zuen pasioa zela-eta, nazioarte mailan dantzari eta musikari askorekin aritu izan da lankidetzan. 2008an, SACD Choreography saria jaso zuen bere lanarengatik. Liluratuta izan da goi mailako eta behe mailako kulturaren arteko tirabirengatik; horrela, bere ikuskizunak music-hall-ean, burlesque-an, komedia musikalean eta genero-anbibalentzian oinarritzen dira. Sarah Murcia konpositorearekin abesten eta dantzatzen du, Mariana Tengner Barros koreografoarekin lankidetzan aritzen da, baita Meg Stuart-ekin ere inprobisazio-performanzeetan eta Denbora errealeko konposizioei (ingelesez Real time composition) buruzko liburu batean.

 

Denbora Errealeko Konposizioa/ Serio Dibertitzea

Inprobisatzean, interpretatzaile bakoitzak hainbat pertzepzio maila ezberdinekin lan egiten du aldi berean: entzumena, begirada, antzeztea, norbere buruari eta kideari erreakzionatzea espazio eta denbora zehatz batean. Denbora errealeko konposizioaren artearen oinarria da barruko eta kanpoko bulkaden ugaritasunen aurrean irekita mantentzeko gaitasuna izatea ETA erreakzio-jario etengabeko batean materiala jasotzea, prozesatzea eta proposatzea. Nola mantendu arreta, nola saihestu gehiegizko erantzuna, nola ez egin ezer eta oraindik ere interpretatzen jarraitu?

Horiek dira landuko ditugun gaiak hainbat inprobisazioren, jolasen eta partitura soilen bidez, esaterako, bakarkako lanen eta talde-lanen bidez, non ikuspegia, entzutea eta ukitzea aztertuko diren. Ondoren, DEK-en (Denbora Errealeko Konposizioaren) funtsezko giltzarriak landuko dugu: aukeraketaren kontua, intuiziozko eta borondatezko egoerak, aldi bereko denborak, joaten uztea, jokalariaren eta lekukoaren arteko harremanak. Era berean, aztertzeko uneak ere hartuko dira lantegian zehar.