Judith Sánchez

martxoaren 11tik 22ra

Judith Sánchez Ruiz, Berlinen bizi den zuzendaria, koreografoa, irakaslea eta inprobisatzailea da. Hainbat konpainiatako kide izan da Sasha Waltz & Guest, Trisha Brown Dance Company, Mal Pelo eta DanzAbierta. Gainera, koreografo independenteekin ere egin du lan, adibidez, David Zambrano, Jeremy Nelson eta Luis Malvacias, DD Dorvillier eta Deborah Hay. 2012az geroztik elkarlanean aritu da Edivaldo Ernestorekin. JSR Companyk hainbat pieza aurkeztu ditu: Micro Revolution, ACUD, Sebastian Schunke Meets JSR, Mirror Equation inprobisazio proiektua, eta ENCAJE eta berriki EEBBn izan da bai bakarkako lanarekin bai Trisha Brownen omenez egindako duo espontaneo batekin. Judith goi-mailako hezkuntza erakundeetan irakasle izan da Europako, EEBB, Latinoamerika eta Asian. Hurrengoetan irakatsi dut klaseak: Sasha Waltz & Dancers, Amir Samir konpainia, SNDO, SEAD, Copenhageneko Dantza Eskola, Amsterdamgo MTD, Pariseko Kontserbatorioa CNSMD, Ménagerie de Verre; Tanzfabrik Micadanses, Critical Path eta Tanzquartier. Jaialdietan ere aritu da: Dance Umbrella jaialdia (Londres), Coda Nazioarteko Dantza Jaialdia Oslon, Tsekh Summer School Moskun, Marseille Objectif Danse, Movement Research (NYC), Summer Workshop, Guangzhoun (Txina) eta Deltebre Dantza Jaialdia.

 

Functionality and Perspective in Dance. Klase teknikoa

Judithek release teknikaren inguruan ikerketak garatu ditu azken hamar urteetan. Lurrarekin daukagun lotutaren garrantzian oinarritzen da, eta pisuaren aldaketa, mugimenduaren argitasun, xehetasunekiko arreta, zehaztasun eta dinamikan oinarritzen da norabide anitzeko ikuspegian. Material mugimenduei esker, ikasleak gai izango dira eskola amaieran erabiliko den JSR Companyren errepertorioa prestatzeko.

 

YOUR OWN GOD inprobisazio lantegi intentsiboa

Ikerketa egoera mental bat da eta bertan gauzak mugitu, zabaldi, esnatu, gainditu… egiten dira. Lantegi honek (des)eroso sentiaraziko dizu. Mugimendurako ikuspegi ezberdinak aztertzen lagunduko dizue Judithek, koreografo gisa duen ikerketa lanaren parte baita. Mugimendua nola garatu ikasiz espazioarekin eta besteekiko dugun harremanarekin batera konposaketan. Aurkitu zehaztasuna eta bitxikeria, baina, batez ere, bizi zure dantzan!