José Agudo

otsailaren 18tik martxoaren 1era

José Agudok, bere bidea flamenko dantzari gisa hasi zuen. Hainbat konpainiekin lan egin du: Charleroi Danses, Marsellako Balleta, T.R.A.S.H, Shobana Jeyasingh Dance eta Akram Khan Company. Entsegu zuzendari eta koreografia laguntzaile honek Akram Khan Companyren hainbat piezatan egin du lan: DESH, iTMOi, TOROBAKA, Until the Lions, Chotto Desh, Londreseko 2012ko Olinpiar Jokoko hasierako zeremonia eta Sylvie Guillemen agur bira Life in Progressen. 2011an, Agudo kathak ikasten hasi zen Akramen gidaritzapean. Bere sustraietara itzuli zen eta forma tradizionalak ikertzen hasi zen testuinguru garaikidean. Emaitza hiru lan izan ziren: Paradiso, dantza indiarretan oinarritua; Silk Road, Mavin Khoo artistarekin, eta Carmen, flamenkoko eragin handiarekin. Agudok komisio koreografikoetan ere egin ditu, besteak beste, Ki. Phoenix Dance Theatre konpainiarentzat eta Ingalaterrako Balleteko Eskola Nazionalarentzat; Selah eta Carmen, ŻfinMalta Dance Ensemblerentzat; A Thousand Shepherds, ACE Dance and Music konpainiarentzat, beranduago Cape Dance Companyk egina; Arctic, LCDSrentzat eta Regnum, Granadako Nazioarteko Musika eta Dantza Jaialdirako. 2018an zehar, Agudok komisioak sortuko ditu Area Jeune Ballet eta Norrdans konpainientzat, bere lehen laburmetraia aurkeztuko du, Selah, Matthew Beckettekin eta Silk Road piezaren nazioarteko birari ekingo dio.

 

ATTACK RELEASE: Gorputzaren erdigunea dinamikaren jatorri gisa

Agudoren eskola teknikoa azkarra da eta iraupena hobetzea du helburu mugimendu zehatz eta sinpleen bidez. Eskolaren printzipioek forma tradizionalen eragina dute, esaterako kathaka, flamenkoa eta arte martzialak. Hasierako beroketa ondoren, mugimendu material konplexuagoak egingo dira, attack and release (aurrera egin eta lasaitzea) kontzeptuan arreta berezia ipinita. Teknika horri esker, artikulazioak erlaxatu egiten dira eta energia modu eraginkorrenean mugi daiteke. Lan guzti horri esker, gorputza bidaiatzeko prestatzen da; espazioan egiten diren mugimendu zabalenak aztertuz. Klase energetikoa da, asmoan, argitasunean eta muturreko fisikoan ardaztua.

FLAMENKO GARAIKIDEAREN ESPIRITUA

Partaideek flamenkoaren oinarriak biziko dituzte, esaterako, erritmoa, besoen erabilera espresiboa edo oin jokoena. Horren ostean, teknika horiek dantza garaikidera nola ekarri esploratuko dute. Agudoren errepertorioko azken produkzioa ikasiko dute, Carmen, baita flamenkoaren alderdi espontaneoekin jolasten ere. Gainera, aukera izango dute erritmo eredu eta teknika horiekin inprobisatzeko. Are gehiago, ondo pasatzera animatuko diogu elkarri, flamenko garaikidearen espirituaren erritmo eta goxotasunaz gozatzeko.