Jordi Vidal

del 27 de mayo al 28 de junio

Koreografoa, zuzendaria eta performerra. Bere arte-garapenean honako hauek izan dute eragina: Aspectos & Análisis Emocional De La Comunicación, NVC Comunicación No Violenta, Ways To Managing Confilts, AT entrenatzaile terapeutiko François Xavier Randour-ekin; Limón teknika, Michou Swennen-ekin; Feldenkrais teknika, Sylvie Storme-rekin;
 Chaînes Musculaires teknika, Alain D’Ursel-ekin. 30 urte baino gehiago daramatza dantza eta antzerki fisikoko irakasle- eta entrenatzaile-lanetan:
Summer Studios/Rosas-Parts, ESAC (B); Canaldanse Paris; NRW Tanzhaus Dusseldorf, Tanzfabriek eta Dock 11 Berlin.

“Barrua eta barruan mugitu eta kanpoa eta kanpoan mugitu”, sorkuntza espazio publiko eta eszenikoan. Bat-batekotasuneko eta konposizioko lantegia, dantza & antzerki fisikoan. Durundarazi, ingurua mugitu, ingurua hainbat modutara okupatuz. Irtenbide txundigarriak eta ohiz kanpokoak aurkitu, tokian tokiko arkitekturak eragindako oztopoekin, barrerekin eta mugekin, eta jolaseko aliatu eta jolaskide bihurtu.Partaide bakoitzaren imajinariotik abiatuta, prestakuntza hori baliagarria izanen da proposamen eszenikoen katalizatzaile gisa.Azken akzioa aurkezpen / performance bat da espazio publikoan, partaide bakoitzak egindako proposamenekin.