Isael Mata
Isael Cruz Mata, bere dantza prestakuntza Caracaseko Goi-mailako Dantza Institutuan hasi zuen eta Venezuelako Central Unibertsitatean jarraitu zituen ikasketak. Belgikara mugitzean P.A.R.T.S. eskolako X-Group taldearen kide bihurtu zen, Anne Teresa de Keersmaekerrek zuzendua. Gainera, zirkuko teknikak ikasi zituen Académie Fratellinin zirko eskola nazionalan, baita terapia fisikoa eta psikologikoa ere. Cruzek hainbat dantza konpainiatan aritu da: Venezuelan Espacio Alternorekin, Copenhagenen Tim Feldmanekin eta Bruselan Enclave/Roberto Olivan, Josse de Pauw eta Maria Clara Villalobosekin. 2006az geroztik Michèle Noiret konpainiarekin egin du lan, baina Nadine Ganase, Virginie Thirion eta David Zambrano bezalako artistekin ere aritu da. Cruzek Puzzle sortu zuen 2005ean eta Casa produkzioa, berriz, Parisen estreinatu zen. Horrez gain, Cruzek dantza teknika desberdinak irakatsi izan ditu, esaterako, release, flying low, dantza akrobatikoa eta Contact Inprobisazioa nazioarteko konpania eta eskola askotan: DCJ, La Raffinerie/Charleroi Danses, Ultima Vez / Wim Vandekeybus, Cie Philippe Saire, Cie Thor/Thierry Smits, Needcompany, Esac, Anbereseko Dantza Kontserbatorioa, International Tanztheaterfestival Graz, Tanzlabor 21 Frankfurt, Feria Música Circus Company, Artesis Antwerpen, Art Alive Kulturverein Austria, Danza Contemporanea de Cuba eta besteak beste.
Flying in to the gravity skills
Klasea mugimenduak lurzoruarekin duen harremanean oinarritzen da. Mugimendu eredu sinpleak dira eta arnasketa, abiadura eta gorputzaren bidez energia askatzean datza, erdigunearen eta periferiaren edo artikulazio eta azalaren arteko harremana aktibatzeko.
Ariketak lurzoruan eta lurzorutik kanpo eraginkorki mugitzean eta zentratuta mantentzean oinarrituko dira. Enfasi berezia izango du eskeletoak, horren bidez gure pertzepzio fisikoa eta erne egoteko gaitasuna hobetuko ditugulako. Horien bidez, kohesioa eta zabaltzea, fisikaren lehen arauak, ikertuko dira. Lantegiak partnering (bikoteko) lana eta mugimendua eskatzen du.