Germán Jauregui eta ANTIA DIAZ OTERO

del 27 de mayo al 28 de junio

Zerk mugitzen nau gaur? Nola bihurtzen da ekintza, irudi edo presentzia pentsamenduen, sentimenduen, sentsazioen, intuizioen heterogeneotasun bat? Eta alderantziz? Nola solastatzen eta eraldatzen dira materialak prozesuan zehar?

Nola “nola egiten den” ere “esan nahi duen”? Nola eragiten du gure sormen-jarduera antolatzeko moduak forma estetikoan? Zer harreman du gure prozesuak berau garatzen den munduarekiko? Galdera horiei, besteak beste, helduko diegu, ez erantzun unibertsaletara iristeko helburuarekin, baizik eta bilaketa, entzutea, erabakiak hartzea eta esperimentazioa sustatzeko helburuarekin.

Lantegi honek berariazko denbora eta espazio bat sortu nahi du, parte-hartzaile bakoitzari bere proiektuan murgiltzeko aukera emateko, zalantzan egitea sustatzeko, ezezagunerantz bultzatzeko eta oraindik ibili ez diren bide berriak aurkitzera gonbidatzeko.

Hauxe da abiapuntua: sorkuntza bat imajinarioan ikertzeko prozesu bat da eta, aldi berean, horiek inguratzen gaituen errealitatearekin erlazionatzeko modu zehatz bat da. Horregatik, lantegi honetan sorkuntza prozesua egungo gizartearen ezaugarri diren eta arte-sorkuntzan gero eta gehiago sartzen saiatzen diren produktibitate, azkartasun, eraginkortasun eta errendimendu gorenaren printzipioen aurkako erresistentzia ekintza gisa jorratuko dugu.

Bakarkako, bikoteko eta taldeko ariketak nahasiko dira, proiektu bakoitzaren murgiltzea, hausnarketa eta pentsamendu dramaturgikoa errazteko. Gorputzaren ikuspegi holistiko batek kokapen nagusia izanen du praktika honetan: gorputza mugimenduan, gorputz aktiboa, baina baita gorputzaren gelditasuna eta gorputzaren kontzentrazioa ere.

2016an, Germán Jaureguik eta Antía Díaz Oterok arte-lankidetza bati ekin zioten, sorkuntza-, ikerketa- eta irakaskuntza-praktikak barne hartzen zituen lankidetzari. Elkarrekin egindako lanean eta aurrez izandako esperientzietan oinarrituta, sorkuntza-prozesuari, horren inguruko metodoei eta antolatzeko moduei buruzko hausnarketa abiatu zuten. Praktika horiek guztiek beraiekin ekarri dute “Sorkuntza-prozesurako hurbilpen bat” izeneko lantegia, hainbat zentrotan, jaialditan eta unibertsitatetan lantzen dena: besteak beste, Vienako (Austria) Impulstanz jaialdia, Koloniako (Alemania) Musika eta Dantza Unibertsitatea, Municheko (Alemania) Iwanson International School of Contemporary Dance eskola, Salzburgoko (Austria) SEAD-Salzburg experimental academy of dance akademia eta Marosi Festival jaialdia (Italia).

GERMAN JAUREGUI (Bilbo, Espainia)

German Jauregui Bruselan bizi den koreografoa, dantzaria eta dantza garaikideko irakaslea da.

1998an ‘Ultima Vez/Wim Vandekeybus’ konpainian sartu zen, eta bertan dihardu lanean 10 urte baino gehiagoz dihardu bertan dantzari, 9 pieza sortzen eta horiek biretan erakusten. 2015etik aurrera, mugimendu-laguntzaile eta saiakera-zuzendari dihardu makina bat sorkuntzatan.

2021etik Aida Gabrielsek zuzentzen duen Oester konpainiarekin lan egiten du. Bertan, “Dance of the seven veils” (2021), “Styx” (2022) eta “The wild stage” (2022) lanak dantzatzen eta horien koreografiak egiten ditu.

Loïc Touze-rekin, Idoia Zabaleta/Moare Danzarekin, Side-Showrekin eta Seppe Baeyens-ekin ere lankidetzan dihardu, eta “Sites of imagination” (2007) nazioarteko proiektuan eta José Luis Peñafuentek zuzendutako “Oroimenaren bideak” (2009) dokumentalean parte hartzen du.

2007an, bere lana garatzen hasi zen obra hauekin: “Isaac, 2007”, “Sunset on mars” (2009), “Confessión” (2013). Antía Díaz Otero koreografoarekin batera, “Isaac y Diola” (2016) eta “Rassemblement” (2019) sortu zituen. 2023an Béla Bartóken “Blubeard’s Castle” opera zuzendu zuen.

Koreografo gonbidatu gisa, Espainia, Belgika, Mexiko eta Kanadako konpainientzat piezak sortzen ditu. Aldi berean, lantegiak ematen ditu nazioartean.

ANTIA DIAZ OTERO (Galizia, Espainia)

Antía Díaz Otero Bruselan bizi den koreografoa, dantzaria eta ikertzailea da. Artearen Historian lizentziaduna da eta Arte Eszenikoetan masterduna Bruselako Unibertsitate Librean (BUL). Dantza garaikideko sormen prozesuari buruzko doktoretza egin du unibertsitate berean. Bere ikerketek ardatz dituzte dantzako dramaturgia, metodologiak eta etika eta estetikaren arteko harremana sortze prozesuan.

Gaur egun, eskolak ematen ditu Bruselan, “Danse et pratiques chorégraphiques” masterrean (Charleroi Danse, La Cambre eta L ‘Insas) eta “Art du spectacle” masterrean (BUL).

Koreografo gisa “Diola” (2009) bakarlari-lana eta “Mauvaise herbes au Brass” (2010) sortu zituen Cie. Mala Hierba konpainiarekin lankidetzan eta “Le PLI (le future n’était pas comme ça)” (2013) Marielle Moralesekin. 2016an Germán Jauregui koreografo eta dantzariarekin lankidetza hasi zuen eta “Isaac y Diola” sortu zuten; 2020an, berriz, “Rassemblement”. Dantzari jardun zuen Cie. Megaló Teatro Móvil konpainiarekin, Kendell Geers artista bisualarekin, Michiel Soete antzerki-sortzailearekin, Michèle Anne de Mey koreografoarekin (Charleroi-Danses) eta Cie. D’ici P/Fré Werbrouck konpainiarekin, besteak beste. Aldi berean, beste artista batzuei lagun egiten die, laguntzaile edo antzerkigile gisa.