Carmen Larraz

PARTSen jaso zuen prestakuntza, Xgroup-en. Ondoren, hainbat konpainiatan egin du dantza: Frey faust, Deja Donne, Rital Brocante, EN-Knap Iztok Kovac, Salva Sanchis.Halaber, David Zambranorentzat ere dantza egin du “The Rabbit Proyect”en, Bertha Bermudezentzat “Belleza Robada”n, eta Marta Coronadorentzat “El Silencio de las Flores”en.

2013an, Dinamo Danza konpainia sortu zuen Iruñean. Konpainia horrekin hainbat ikuskizun estreinatu eta nazioarteko hainbat bira egin zituen.2016an, bigarren saria jaso zuen “Solo Dance Contest Gdansk”en, “Dynamo”bakarlari lanarekin. Madrilgo koreografia-sariketan haren “Luces y Sombras”duoak saria jaso zuen.2017an, Iruñeko Udalaren sorkuntza-saria jaso zuen, “Transoceánica”lanarengatik, eta 2019an “Elektrical Body”lanarengatik.

Atari zabaleko dantzako “Danzad Danzad Malditos”jaialdian arte-sortzailea eta -zuzendaria da.Jaialdia 2016az geroztik egiten da Iruñeko Antzinako Harresian.2019an, “La Faktoria”Nazioarteko Koreografia Zentroa sortu zuen eta zuzentzen du Marta Coronadorekin eta Laida Aldazekin batera.Oro har, dantza garaikidea eta inprobisazioa erakusten ditu, eta borrola-arteak ikasten jarraitzen du.

Pol. Talluntxe Calle B, nº7
Noain (Navarra)
Tel. +34 848411888
info@lafaktoria.org

Pol. Talluntxe Calle B, nº7
Noain (Navarra)
Tel. +34 848411888
info@lafaktoria.org

Pol. Talluntxe Calle B, nº7
Noain (Navarra)
Tel. +34 848411888
info@lafaktoria.org