

Albert Quesada
MDTn (Amsterdam) eta PARTSen (Brusela) jaso zuen prestakuntza. Koreografian esploratzea eta musika-egiturak eta konposizioak bihurtzea, eta ikuslea proposatutako lanak antzematera eta entzutera gonbidatzea dira bere koreografia-lanaren bihotza. Albertek arte-proiektu ugari lantzen ditu, bai heziketarako, bai agertokietarako.
Bi heziketa-programa zuzentzen ditu Katie Vickers-ekin batera: udako antzerki- eta dantza-programa bat Mercersburg Academy-an, eta Practicing Performance / Nazioarteko Dantza Jaialdia.
2009ko ekainaz geroztik, Albertek ZOO – Tfomas Hauert konpainiarekin egin du dantza.
MUGITU ENTZUTEKO
Musikaren erritmoa eta ezaugarriak aterako ditugu, hainbat praktika, eredu eta jolas ikasiko ditugu, mugitzen garen bitartean gure entzumena lantzeko. Horrek gorputz-kontzientzia eta material inprobisatuaren erritmoa hobetzen laguntzen digu.
Geroago, gure helburua bakar bati babesa ematea izanen da, gure presentzia eta ukimenarekin. Ukitu bakoitzaren norabidea ulertuta, jasotako tonua berdintzen ikasita, gure orekaren oinarria birbidera dezakegu, dantzaren muskulu-tonua aldatuta, besterik gabe. Hori bakarka, binaka, hirunaka eta, tarteka, guztion artean eginen dugu.