Thi-Mai Nguyen

del 27 de mayo al 28 de junio

Dantza klasikoa eta garaikidea ikasi zituen Parisko Kontserbatorio Nazionalean eta ondoren PARTS eskolan. 17 urterekin Parisko lehiaketako 2. saria irabazi zuen. Thimai Nguyen-ek WIM VANDEKEYBUS koreografoarekin/ULTIMA VEZ konpainiarekin lan egin zuen 2002tik 2012ra arte hainbat emanalditan dantzari-interprete moduan. Wim Vandekeybus-i lagundu zion Gothenburg Operarako eta Brussels Royal Circus-erako koreografiekin, eta mundu mailako hainbat lantegirekin. Thimai Nguyen-ek Blush filmaren making-offa landu zuen, baita konpainiaren hainbat piezaren klipak ere. MICHELLE ANNE DE MEY-rekin lane gin zuen SINFONIA EROICA berriz ere estreinatu zenean; LA COMPAGNIE DU HANNETON/JAMES THIERREE-rekin 2012an; eta JAMES-i lagundu zion Opéra Garnier-ko koreografian. Koreografo moduan lan egin zuen Kore Eda Hirokazu jaunaren “The Truth” filmean.

2018an, Thimai Nguyen-en lehenengo bakarkako lanak, “ETNA” izenekoak, dantza-emanaldi onenaren Kritikaren Saria jaso zuen Belgikan.

 

-I see you-

Klase bat klase bat da. Desberdinatsuna zu zara. Zure buruari eta zurekin dantzan ari diren besteei ematen diezun presentziaren arabehera. Hori erronka soila da, baina ez da inoiz amaitzen. Gorputzaren zati bakoitzaren beroketarekin hasiko gara, eta ondoren, mugimenduen kualitateetan oinarrituko gara.

Hiru erronka jaso dira ikastaroan:

  • Nola banatu gure energia teknikoki asko eskatzen duen mugimendu-sorta batean.
  • Noiz eutsi edo utzi gure gorputzari hitz egiten, eta gorputz-kalitate batetik bestera pasatzea.
  • Nola burutu erabat “EGIN” ataza, soilik formak errepikatu ordez.

“Errepikapen” ariketa gauzatuko dugu, Stanley Meisner-en interpretatze-teknikan oinarriturik, eta ondoren, teknika hori dantzarekin alderatuko da. Mugimendu bakoitza garrantzitsua dela ikusiko dugu, eta dantzan ari garen bitartean, erabat presente izateaz arduratuko gara.