LA INTRUSA DANCE COMPANY

LA INTRUSA arte-sorkuntza garaikideko konpainia bat da, 1996an Virginia García eta Damián Muñoz arte-sortzaile eta -zuzendariek osatua. Antzezte- eta ikus-entzunezko proiektuak sortu, zuzendu eta ekoizten dituzte. Beren sorkuntzak eta egiten dizkieten koreografia-enkarguak (Carte Blanche – Norvegia, Delfos – Mexiko, Le Groupe – Otawa eta abar), antzerki-kolaborazioak eta publizitatea uztartzen dituzte. Nabarmentzekoa da estatuko eta nazioarteko koreografia-eskola eta -zentro ospetsuetan egindako irakasle-lana (Dance Theater School, SNDO – Ansterdam, B12- Berlin, EPDM- Mexiko, eta abar). Bere sorkuntzak 30 herrialdetan baino gehiagotan antzeztu dira. “Dantzako Sari Nazionala” jaso zuen 2015ean: “Dantza garaikidearen ikerketan duen bikaintasuna, bere lanen fisikaltasun eta poetika eszeniko hain identifikagarrian sakontzeagatik eta eszena-egitatea hazten laguntzen duten arte-lengoaia berriak integratzeko duen iragazkortasunagatik”. Workshop Lanaldian, inprobisazio-praktiketara bideratutako entrenamendua eginen dugu, izan ere, hori pieza sortzeko eta irudikatzeko prozesuaren funtsezko parte izango da. “El coraje de las posibilidades” gure ohituretatik, mugimendu-mekanismoetatik eta patroietatik irteteko gonbidapen bat da; konfort-leku batean kokatzen gaitu, azkenean itxi egiten gaituena. Eusten gaituen forma desegin, gure burua etengabeko eraldaketan eraikitzeko. Gorputz berri batekin topo egitea, espazio berri batean, aukera guztiak lortu eta guztietatik aukera dezakeena, oro bat bihurtzeko gorputz hori, beharrezkoa den horretan. Nola biziraun gorputz aske baten konkistan. Afektuak praktikan menderatu, kontzientzia jarrera jakin batean kokatzeko, halako moldez non inkontzienteak laguntzea ahalbidetuko duen, aztoratu beharrean. Zenbat eta koherenteagoa eta biziagoa izan gorputz-askatasunaren maila, orduan eta handiagoa izango da inguratzen gaituen mundua ezagutzeko dugun gaitasuna; gorputz zabal, aske, irisgarri eta guztiz eskuragarri bat sortuko dugu. Hautematea gorputzak lehenetsitako doikuntza direla, eta ez xedea. Tolesturetan intentsitate eta adierazkortasun guztia metatzen dela. Taupadez elikatzen ikasi. Praktikarekin batera, une oro, entrenamenduaren zuzendaritzarekin sinkronian sortutako musika-saio bat egiten da. Bilaketa, forma eta egoera pultsatuz, interpreteei erdigunean egoten lagunduko dien energia-giro arin eta motibatzailea sortzeko asmoarekin. Esperientzia bakarra eta inspiratzailea sortu.