Dinamo Danza konpainia gizonezko dantzari berri baten bila dabil Elektrikal Body ekoizpen berrirako. Pieza hau La Faktoria Choreographic Center eta Carmen Larrazen Dinamo Danzaren koprodukzio bat da. Sorkuntza hau martxoaren 2tik maiatzaren 9ra bitartean gauzatuko da Iruñean eta aurrestreinaldia udaberrian izanen da.

Konpainia honek bilatzen duen profila honakoa litzateke: hogeita bost urtetik gorako gizonezkoa, dantza garaikidean gaitasun tekniko altua duena, lurreko lana ongi menperatzen duena eta inprobisatzeko gaitasuna duena. Partaide berria piezaren muntaketa-fasean gehituko da taldera.