Egoitza hauek aukera ematen die profesionalak ez diren tokiko parte-hartzaileei, dantzara hurbiltzeko.

Zentroaren helburuetako bat tokiko komunitatearekin lotura artistikoak estutzea da, baita sormen prozesu desberdinetan interesa duten publiko berriak sortzea ere.

La Faktoriako zuzendaritzak aukeratutako zentroaren nazioarteko prestakuntza intentsiboko programako Diego Pazó, Lucía Burguete eta Martín López, parte-hartzaileak izango dira Civican-en bitartekaritza egonaldi hauek egingo dituztenak.

Aurtengo egonaldien datak hauek izango dira:
Martxoak 15, apirilak 12, maiatzak 10 eta ekainak 7 (astelehenak) 19:00etatik 20:30era.

Eta izen emateak otsailaren 25etik aurrera egin daitezke hemen:

informacioncivican@fundacioncajanavarra.es
948 222 444
www.fundacioncajanavarra.es/es/educacion-y-cultura/civican

LUR Egoitza programa Nafarroako Kutxa Fundazioa / La Caixaren Innova Cultural laguntzarekin gauzatu da eta bitartekaritza egonaldi hauen ebazpena Civicanen, Nafarroako Kutxa Fundazioaren kultur etxean egingo da.