Elektrical Body piezak 948Merkatuan hartuko du parte. Nafarroako Arteen merkatua eta profesionalen topaketa azaroaren 20tik 22ra bitarte ospatuko da Iruñean.

Dínamo Danza konpainiaren sorkuntza lan honek bere hurrengo piezaren aurrerapen bat eskeiniko du merkatuan.

La Faktoriako zuzendarikide den Carmen Larrazen azken lan honetan, mugimenduaren bitartez, bizi garen unibertsoan elkarrekin erlazionaturik mantentzen gaituzten indar elektromagnetikoen edertasuna ikertuko da. Elektrical Body datorren udaberrian estreinatuko da.