Covid-19ko osasun-krisiak eragin berri dituen egoerak direla eta, La Faktoriak bertan behera utzi ditu arratsaldeko saioak, 2020-21 ikasturte osoan.
Erabaki zaila izan da talde osoarentzat; izan ere, gure iritziz garai zail hauetan artea eta sormena bereziki ezinbestekoak dira.
Baina erabateko osasun-segurtasuna eskaintzeko, erabaki dugu gure jarduera pedagogikoa programa profesionalean kontzentratzea eta arratsaldeko eskolak 2021-22 ikasturterako atzeratzea.
Bihotz-bihotzez espero dugu egoerak hobera egitea, eta zuek laster ikustea hemen. Animo, ez utzi dantzatzeari eta 2021eko irailean ikusiko dugu elkar.