Arena Productions
Arena zinema dokumentalean eta ikus-entzunezko instalazio murgiltzaileen sorkuntzan espezializatutako ekoiztetxea da. Bere filmek nazioarteko jaialdi askotan jaso dute saria; Donostian eta IDFA Amsterdamen, besteak beste. Aspaldidanik, dantza eta zinema uztartzearen adierazpen-aukerak aztertu dituzte. Pablo Iraburu (sortzailea eta sormen-zuzendaria) prestatzailea da Doha Film Institut-en, Nafarroako Unibertsitatean eta Doklab Navarra murgiltze-egoitzan. Lankidetzan jardun du Marcos Moraurekin (‘Oskara’ dokumentala) eta Kukai dantza konpainiarekin (‘Bizimina’ bideodantza filmean). Tailer horretan, Iraburuk bideodantza pieza baten atzean dagoen sormen-prozesua aletzen du: jatorrizko ideiatik hasi eta banaketaraino. Hori guztia, benetako praktikatik abiatuta, esperientziaz frogatuz gorputzaren eta kamera darabilen gorputzaren arteko harremana, muntaiaren sormen-aukerak eta nazioarteko audientzia lortu ahal izateko estrategiak.
